Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/05/06 14:48:28.658 GMT+2

Hurrengo asteetako jarduerak antolatzeko bilera


Kaixo denori,

Datorren maiatzaren 9an, Ordiziako Barrenaren 7. gelan eta 19.30etan, bilera izango da hurrengo gaiak jorratuko direlarik:

- Ekainaren 3an egin behar den ekitaldi-festirako prestakuntzak.
- Ekainaren 10ean Donostian egin behar den maniarentzako antolakuntza eta prestakuntzak.
- Beasaingo festetan jarri behar den txoznaren antolaketa.
-Galdera eta iradokizunak.

Elkar ikusiko dugulakoan, izan ongi.

Nork: goierrikoahtez.2006/05/06 14:48:28.658 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak


Aupa,
Laburbilduz, atzo Barrenan egin genuen bileran hitzegin genituen gai guztien inguruan zera adostu genuen: Gai ezberdin eta konkretuak lantzeko garaian efektiboa ez denez, denok denetaz hitzegitera,  azpitaldeak sortzera, non, azpitalde bakoitza autonomi maila bat izango duen bere lan eta jarduerak egin eta antolatzeko garaian. A grosso modo horrela bukatu genuen bilera kalera bota gintuzten arte ;-P
Taldeak hauek lirateke:

-Kanpo harremanak.
Talde hau, firma biltzeen kanpainaren aitzakiarekin, Goierriko talde eragileekin biltzea eta hitzegitea izango luke funtzioa.
-Agit-prop.
Bere funtzioa AHTren inguruko informazioa banatzerakoan, zer, nola, noiz... erabaki eta egitea luke bere funtzioa. Bere 2. ekitaldia asteburu honetan egingo du Ordizian egingo den Ertaroko perian.

Stay tuned for more updates!!

Animo ta hurrenarte.





Nork: goierrikoahtez.2006/05/10 23:47:54.001 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru