Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/05 12:07:46.264 GMT+2

Inposaketaren aurka, herria martxan!!


Aurreko apirilaren 26an Ezkion Y-aren eta Nafar korridorearen lotura egin behar dela eta Itsasondo-Ordizia eremuko lanak uda ondoren hasi nahi dituztela medioek dexenteko tabarrea eman ziguten.

                    

AHTaren aldekoen jarrera itxi hau salatu eta erantzuteko asmoz, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizazioa deitu zuen aurreko ostiralean Ordiziako plazan. Herritar talde andana bildu ginen plazako estalpean.

Mobilizazioarekin batera, kaletik zijoazen herritarrei eskuorriak banatu zitzaizkien egungo egoeraren informazioarekin. Azkenik, bertaratutakoei ere, egungo egoeraren berri eman zitzaien.

                        

Hemen akatsak eginda ikasten denez, adierazpen publikoak egiten ditugun hurrengorako tajuzko megafonia bat eramaten saiatuko gara.


Nork: Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana.2007/05/05 12:07:46.264 GMT+2
Etiketak: elkarlana ordizia tav goierri aht | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.