Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/12 16:53:23.299 GMT+1

Larunbatean denok MENDIRA!!!

Larunbat honetan aukera ezinhobea izango dugu Nafarroako Korridorearen eta "euskal y"aren arteko lotuneari buruzko informazio gehiago jasotzeko. Horretarako baina, pixkat ibili behar... 6 orduko martxa (geldialdiak barne, noski) Altsasutik Idiazabalera Altzanian barna. Anima zaitez, eguraldi ona egingo baitu eta giro paregabea egongo baita. Bukaeran gainera, premio, Idiazabalen afari-merienda, bertsolariak, etab. izango ditugu zain. Sakana eta Goierri lotzeko, Nafarroa eta Gipuzkoa lotzeko, AHTrik ez dugula behar argi esan diezaiegun!!!



AHTren aurkako mendi-ibilaldi informatiboa: Sakanatik Goierrira Altzania mendizerran barna.

  • 10etan: Altsasuko udaletxe aurrean kontzentrazioa.
  • 10'30ean. Ibilaldiaren irteera.
  • Ibilbidea: Aitzkaia – Balankaleku (Aretza) – Atxurbi – Ojarbi (6 ordu oinez).
  • 18'30ean. Amaiera-ekitaldia Idiazabalen. Bertsolariak, musika eta afari-merienda izango dira.
  • Autobusak:
    • Goizean: Gipuzkoatik Altsasura joan nahi duenarentzat autobusa abiatuko da goizeko 9’40an Beasaingo RENFE geltokian (autobusean izena emateko deitu 651653692 telefonora).
    • Arratsaldean: eguna amaitzerako, Idiazabaldik autobusa aterako da arratsaldeko 20etan Beasaina eta  20’30ean Altsasura (izena eman 626240440 telefonoan).

Nork: goierrikoahtez.2008/03/12 16:53:23.299 GMT+1
Etiketak: altsasu nafar-korridorea aht idiazabal mendi-martxa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

... ekitaldi ugari antolatuko ditu AHT-ri buruz informazioa emateko Larunbatean denok MENDIRA!!! (Altsasutik Idiazabalera ) Goierrko AHT Gelditu! ELkarlanaren bloga Larunbat honetan aukera ezinhobea izango ...

Erreferentzia:  Larunbatean denok MENDIRA!!! (Altsasutik Idiazabalera ) | AHT gelditu! Elkarlana 2008/03/12 21:40:05.462 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.