Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/06/11 16:43:45.620 GMT+2

Manifestazioa... así han sido las cosas y así se las hemos contado.


Atzokoa AHTren aurka egin diren manifestazioetatik jendetsuena izan dela ez dago ukatzerik. Jarraian manifaren aurretik, bertan eta ondoren gertatutako gertakizun esanguratsuenei hartutako irudiak dijoazkizue: Beasain eta Ordiziko bazkalondoko kafe solasetatik, manifestaziora zein tabernetan antolatu ziren kontzertuetara.

Argazkien "pixua" jetsi badut ere, astun xamarrak geratu dira batzu. Pazientzia beharko dezute.

Bestalde, norbaitek edo taldekideren batek argazkiren bat nahiko balu, imeil bat bidali dezala ta irudia bere kalitate eta neurri osoan bidaliko genioke.

Aurreko batean bezala, hemen ere argazkiak ikusteko bi aukera dituzue: hemen zerrenda gisa aurkeztuak, edo hemen diapo aurkezpen bat izango balitz bezala. Norbaitek arazorik balu hauek ikusteko, kaso egin dezala mesedez.

Bestalde gogoratu asteartean 19.30etan batzarra dugula Barrenako ohiko 7. gelan.

Ordurarte, izan ongi!!

     

Nork: goierrikoahtez.2006/06/11 16:43:45.620 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Lan polita! Argazkiek oso ondo islatzen dute Donostian bizi izan zen giroa. Aupa denoi! AHT gelditu dezagun. Eta portzierto zorionak web orria horren txukun janzten duzuenoi.

Nork: miren.2006/06/14 19:03:22.708 GMT+2

Estimatua da, miren.

Hala ere,  webloga den tresna hau, irakurleen ekarpenek aberastu eta mamiz ornitzen dutelakoan nago. Itxura aldetik zenbait gauza "estetiko" depuratu beharrean badaude ere, komunikazioa errazten duten bere baliabideak behar bezain beste aprobetxatu gabe daudelakoan nago. 
Hemen nik ere asko dut hobetzeko orriaren ornidura eta baliabideetan.
Ea jartzen naizen.

Berriro diotsut: Milesker!!

Nork: goierrikoahtez.2006/06/14 21:24:26.053 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru