Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/02/18 19:30:54.776 GMT+1

Ordiziako Trevijano rugby zelaian informazioa banatzen.


Ez zeon giro gaurko partez Ordiziako Trevijano rugby zelaian.

  

Gure bartuloak hartuta Kitmar-Ordizia taldearen zelai aldera gogoz gerturatu baginen ere AHTaren inguruan informazioa banatzeko asmoz, eguraldi kaxkarrak medio, partidaren bigarren zatia hasi bezain pronto txiringitoa jaso ta tabernan txistorra mokaua jateari ekin genion. Gaitzerdi.

     

Anekdota bezala, baloikada pare batek gure txiringitoa ia bota zigun, jajaja...

Emaitza aldiz... gure mutillek saiatu baziren ere, 9-24 galdu zuten ligako ElSalvador nagusiaren aurka.



Ordiziako mutillen tanto bat.

Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiogu Ordiziako Rugby Taldeko arduradunei gure informazioa banatzeko eskainitako laguntzagatik.

Nork: Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana.2007/02/18 19:30:54.776 GMT+1
Etiketak: ordizia tav rugby euskal_herria aht | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.