Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/05/12 00:38:30.240 GMT+2

"Politicamente Incorrecto" saioa digitalizatzen ari gara


Kaixo denori,

Aurreko apirilaren 26an, gaueko 23.55etan, "prime time" orduetan, bakizue, ETB2ko "Politicamente Incorrecto" saioan AHTren inguruko eztabaida izan zen.
Goierriko asanbladako batek programa osoa VHS formatuan grabatzeko aukera izan zuelarik, asanbladako Agit-prop taldearen eskuetara iritxi da ta hurrengo asterako DVD formatuan izateko aukera izango dugulakoan gaude. Interesa duen edonori kopiak aterako dizkiogula esatea soberan dago.
Saioaren aurretik, Goierri Telebistak apirilaren 25ean Ordiziako Barrenan Goierriko asanbladak egin zuen prentsaurrekoaren irudiak azaltzen dira, eta horrekin batera guri egindako zenbait elkarrizketa.

Kaso egin e-postaz eta moldatuko gara.


Nork: goierrikoahtez.2006/05/12 00:38:30.240 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Oso interesgarria ... ez nuen aukerarik izan ikusteko eta gogoarekin geratu nintzen.

Internetean nonbaiten jarri al dezakezue, faborez?

Milesker.

Nork: bolo.2006/05/12 01:19:30.893 GMT+2

YouTubek uzten badigu, oraindik bere tresna guztiak ez baiditut frogatu, bertan zintzilikatuko dugu. Egindakoan hemen jakinaraziko dizuegu.

Nork: goierrikoahtez.2006/05/12 09:47:36.829 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru