
Bertan plazaratu diren hamabi ertzainek panfletoa konfiskatu dute. Zazpi lagun inputatu dituzte panfletoak zezkarren ustezko “injurias” zabaltzeagatik ondorengo mehatxua egin dute: protesta eximen honi babes publikoa adieraziko lukeen edonor detenituko zutela. Suhiltzaileek jeisten lagundu diete ekintzaileei arrtsaldeko lauretako baino minutu batzuk lehenago.

Bestalde, AHTren aurkako hiru ekintzaile Portugaleteko Orube enparantzako hiru zuhaitzetara igo ziren eta AHTren aurkako pankarta bi zabaldu zituzten, Itasondoko mende baino gehiagoko pagoak aldezten ari direnekiko elkartasunez. Ekintza eguerdiko hamabietan hasi zen eta bi ordu inguru luzatu zen.
Hiru lagunak zuhaitzetan igota zeuden bitartean, AHTren aurkako mugimenduko kideek ekintzaren arrazoiak eta AHT egitasmoaren inguruko informazioa biltzen zituen eskuorriak banatu zituzten.
Ekintzak iraun bitartean, ugariak izan ziren AHTren, berau eraikitzen ari diren enpresen eta egitasmoak dakarren bizi ereduaren aurkako oihuak.
Informazio gehiago

Idatzi artikulu bat