Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/03/24 14:22:36.354 GMT+1

Arabako otsoak BETERRIKO FINALEAN

 
             
Ostiralean jokatu zen Beterriko Txapelketako bigarren kanporaketa, Zizurkilgo Olentzo jatetxean. 40 lagun inguru elkartu ziren saioa entzuteko. Publikoak emandako botoen arabera, honela gelditu zen sailkapena:

 Arabako Otsoak: Iñaki Viñaspre, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa    17 boto
 Bizkaiko Azeriak: Gorka Ostolaza, Gorka Lazkano eta Onintza Enbeita      11 boto

 Bizkaiko taldean, berez, Oihana Bartrak ere kantatu beharra zeukan, baina, agertzerik izan ez zuenez, Gorka Lazkano aritu zen bere ordez.

 Beraz, finalean Arabako otsoek eta Gipuzkoako Hontzek kantatuko dute. Saioa martxoaren 28an izango da, iluntzeko 20:30etan, Urnietako Oianume jatetxean. 120 lagunentzako tokia egongo da bertan eta sarrerak aurretik erosi daitezke Larramendi Bazkunaren egoitzetan, liburu-dendetan, Kantoi tabernan eta Oianume jatetxean bertan. Afariaren prezioa 25 euro izango da.
 

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2009/03/24 14:22:36.354 GMT+1
Etiketak: agenda berriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru