Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/08/24 10:28:42.811 GMT+2

idazle eskola HATSA ELKARTEA 2010-09-18

KARMELE IGARTUA ENAREKIN HEGAN ETA AINARA HAU BEDEREN POETIKOKI BILUZIK

Atsegin handiz gonbidatzen zaitut 2010eko irailaren 18an, larunbatean, Senperera, egun pasa poetiko bat denok elkarrekin egin dezagun, eta ENAREN ARTETIK KARMELE IGARTUA IKUSTEKO.

Egun horretan nirekin nahi zaitut, eta nahi baduzu, lagunekin, familiarekin edo/eta amarekin etorri.

Zure erantzunaren zain.

655742924

Laster arte, muxu zaparrada

Kaixo,
larunbatean (atzerapenarekin) arratsaldeko zazpietan lurrartu nuen Loiun, Karmele lagun poetaren hitzezko besarkadez inguraturik... goian bego!
...milesker, Karmele Igartua, eskerrik asko zure hitz guztiengatik. Asko lagundu didate distantzian zure hitzen besarkadek. Eta isiltasunak.
Uda joan da jadanik, enarek hegoalderako bidaia hasi baitute. Uste baino lehenago. Aurten udazkena abuztuan etorri da oporretan eta biluztu gaitu, biluztu zuhaitz berdeak orbela egitera utzi gabe....
.... berri onen bat nahi dut ene bihotzarentzat behingoz! nekaturik nago...


ZERUA EZ DA MUGA

eta maitasunak etengabe
segitzen du hegan
eta adiskidetasunak saltoka
segitzen du harritik harrira
oztopoz oztopo
eta elkartasunak
irrist egin du izotz grisaren gainean
hari ikusezin bat marraztuz.

ZERUA EZ DA MUGA
zure isiltasunean baitoaz
nire hitzok
eta elkar besarkatzen dugu
berriro ere distantzian
nire isiltasunean oroitzen baititut
zure hitzak:
"ainara ederra,
horixe opa dizut bihotzez,
gaur artekotik aurrerako bizitzan
besarkadia"
Karmele
06:05:54
2010-06-06

 


Nork: xorino.2010/08/24 10:28:42.811 GMT+2
Etiketak: karmele igartua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/07/24 17:28:25.788 GMT+2

gora gu ta gutarrak 2010-08-08

2010-08-08

IGANDEA

GOIZEKO 11ETAN AMAIURKO BENTAN

OTSONDO ALDERA ABIATUKO GARA GORRAMENDIRANTZ

JOXE MAYA DENDARIETA (PEPITO) ZENAREN IZARREN HAUTSA LAU HAIZETARA HEDATZEKO

ETA GURE IRRINTZIA BOTATZEKO:

GORA GU TA GUTARRAK!!!!

 

DENOK ELKARREKIN BAZKALDUKO DUGU...

Nork: xorino.2010/07/24 17:28:25.788 GMT+2
Etiketak: amaiur | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/07/21 14:04:14.954 GMT+2

PINPILINPAUXA

INTZA (Nafarroa)
Ihintza ttantta
ene oina-zolan
goizeko ihintza ttantta bat
zapaldu dut
eta bizitzaz blaitu naiz
isiltasunak irentsi ditu hitzak
eta alaitasuna
dotoreziaz dantzan ari da
eta ni kantuan
hazi nahian
xuxurlaka isil
hasi natzaizu
maite zaitudalako

PINPILINPAUXA

Dotoreziaz pausatzen da lorean

Eta isurtzen da erabakior

Ihintza ttantta bat

Kanpotik barnera

Burutik bihotzean behera

Goitik behera

Alaitasunez.

Nork: xorino.2010/07/21 14:04:14.954 GMT+2
Etiketak: alaitasunez | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/07/16 16:30:56.235 GMT+2

amatxi

AMATXI BITTORI ARRASTIO

                          

Atsegin handiz gonbidatzen zaitut 2010eko uztailaren 18an, igandean, Oitzera, ene aldeko meza denok elkarrekin egin dezagun, eta ondorengo bazkarira Donamariara.

 

Egun horretan nirekin nahi zaitut, eta etorri, arren, besarkatzeko gogoz eta irribarre xume bezain atsegin batekin.

 

Laster arte, muxu zaparrada


AMATXI,
zuhaitz bat bezain zaharra.

Nigandik haratago
oihana.
Bertara joan naiz,
zein ederra oihanean egotea!
milaka urteko zuhaitzak
hosto berde berriekin babesten,
eta txoriak kantuan euren kumeak bazkatzen.
Luzaro egon naiteke hemen
zuhaiztian badelako
antzinako arbola bat
eta zuhaitzetan dilindan
hostoz hosto
zure hitzak eta historia
nire isiltasuna eta etorkizuna
elkarrekin dantzan.

Nigandik honatago
zu.
Bertara joan naiz,
zein ederra zugan egotea!
93 urteko istorioak
laztan berriekin besarkatzen
eta nire bihotzeko taupadek
gure maitasuna kantatzen.
Luzaro egon nintekeen zure ondoan han
historian badelako
emakume gogor bat
eta historiatik dilindan
laztanez laztan
zure historia eta hitzak
nire etorkizuna eta isiltasuna
batera dantzan.


--
olerkari ameslaria

Nork: xorino.2010/07/16 16:30:56.235 GMT+2
Etiketak: ni eta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/07/12 11:15:48.868 GMT+2

ainara bat biluzik

AINARA BAT POETIKOKI BILUZIK

                          

Atsegin handiz gonbidatzen zaitut 2010eko irailaren 18an, larunbatean, Senperera, egun pasa poetiko bat denok elkarrekin egin dezagun, eta ondoren ainara bat poetikoki biluzik ikus eta mirets dezazun.

 

Egun horretan nirekin nahi zaitut, eta nahi baduzu, lagunekin, familiarekin edo/eta amarekin etorri.

 

Zure erantzunaren zain.

655742924

Laster arte, muxu zaparrada

                          

Nork: xorino.2010/07/12 11:15:48.868 GMT+2
Etiketak: poetikoki | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/07/08 17:48:56.097 GMT+2

ene bihotzarentzat berri onen bat

Kaixo lagunok,
zer moduz?
ez dakit norbaitek irakurtzen ote didan hau, baina irakurtzen ari bazara, esadazu, arren... eman bizi-seinaleren bat mundu honetan bakarrik senti ez nadin gehiago...

2010... pua, ke desastre!

non dira 2010?
kaka zaharra!
non dira 2009?
negar-uholdea
non dira 2008?
pua, ke desastre!
mina, bakarminez
non dira 2007?
zorion ia betea
non dira 2006?
ahanztura, txistu leun baten eskutitza.
non dira 2005?
zero urtea, aurreko bat eta geroko bat.
Begiraden arteko magia
irribarre batez maitasunaz maitemindu...

Barkatu, asier...ez dizut ezer eskatu, ez eskatuko ere... itzuli naiz jada Moraviatik Euskal Herrira, eta gogorra zait une honetan Euskal Herrian bakarrik egotea, oroitzapenek oraina zipriztintzen didate, eta lagun on batek erran dit oroitzapen berriak sortu behar ditudala zaharrak atzean uzteko, baina bakarrik ez da hain erraza; hala ere, saiatzen ari naiz asier, ez dakit hau irakurriko duzun, baina nik hau idatzi behar dut, nahiz eta inork ere ez irakurri beharbada. Oso ongi pasa dugu elkarrekin pasa den negu luzean, eta zure besarkadak eta muxuak aurten gertatu zaidan gauzarik politenak izan dira eta eskertzen dizut. Agian, zuretzat denborapasa hutsa izan naiz (Ich liebe Ain... ), baina neretzat zu ez, serio jolastu naiz zurekin... "maite zaitut" erran dizudanero, bihotzetik aterata erran dut, eta maitasunez oheratu naiz zurekin (oraingoz maitasunagatik soilik oheratu naiz mutil batekin, maitemindurik...).
ESKER MILA AUNITZ, ASIER...
KPMZ





Gure urratsak inoiz gurutzatuko al dira, ala itsasoan galtzera kondenaturik daude? (Txingudi) Ainara Maya Urroz Uztaila 07(a)ren 21:16(e)tan
MAITEMINEZ
ITSASOARI BEGIRA
URRATS BAT AITZINA
MAITEAREN GALDEZ
MINA ERANTZUN ISIL
EZPAIN APARTSU ETA AZAL HORI
MAITALEA MAITALEAREN GALDEZ
MINA ERANTZUN ISIL
BEGIAK MALKOTAN ETA AHOA DARDARATI
MAITEMINEZ ITSASOARI BEGIRA
ZENBAT MIN OTE DU MUNDUAK
ZENBAT NEGAR EGIN BERTAKO IZAKIOK
ETA NI
HITZ UMIL ETA TXIKI HAUETAN
MAITEAREN ERANTZUNAREN GALDEZ
SAKELEKO TELEFONOARI BEGIRA
BERE DEIAREN ZAIN
GALDURIK
NIRE AZAL HORIA
NIRE MIN HORIA ZURITU NAHIAN
LETRA URDIN HAUEKIN.



Nork: xorino.2010/07/08 17:48:56.097 GMT+2
Etiketak: sos | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/06/06 06:37:51.330 GMT+2

ZORiONAK ZURi NERE URTEBETETZEAN

2010-06-06 ZORIONAK ZURI NIRE URTEBETETZEAN



ZORATZEKO ZORION:
...NI ZU NAIZENEAN
ZU NI ZARA
ETA HIRU GEHI LAU
ZAZPI EZ,
ETA BAT DENEAN.
EDO HOGEITA HAMALAU!

ZORATZEKO ZORION
ZU NI ZARENEAN
NI ZU NAIZ
ETA ZAURITURIK
ZORITURIK
ZORATURIK
PATURANTZ GOAZ
BETI AITZINA!

Nork: xorino.2010/06/06 06:37:51.330 GMT+2
Etiketak: milesker | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/04/25 11:07:02.404 GMT+2

NIGATIK BIZI!

HITZAK ETA GORPUTZAK
Inoiz ez naiz hiztun izan
eta ez da inoiz inoren gustuko izan
neska lotsati eta mutu hau, ala? horregatik egon naiz orain arte bakarrik?
behin, bai, batek ONartu ninduen nintzen bezalakoa
eta horregatik maitemindu nintzen betiko.
Eta orain(dik) mutu (maitemindurik) baina letradun
bila nabil, sinesten dut
MAITE DUT (ez) dezakedana,
baina bila nabilena da bilatzen dudana
hori sinesten dut,
AGURRARI ETA ABIATZEARI BURUZKO
LITERATUR ZATI HAU ene maite kuttunarentzat...
...ene maite galduarentzat...

Eta ainara honek atsegin handiz gonbidatzen zaitu
bere 34. urtebetetze bestara,
Brnoko Cejkova 21ean,
2010eko ekainaren 6an, igandean
goizeko 11etan.
Egun horretan nirekin nahi zaitut, igandez sortu bainintzen.
Zuen etorrera baieztatuko bazenit
eskertuko nizuke.

Regalos para mujeres Géminis

 

    Un teléfono móvil con todo tipo de aplicaciones - fotos, vídeos, grabadora, agenda.....edo ordenadore portatil bat!

    Una pulsera original, un reloj llamativo o un anillo

    Un fin de semana con amigos en una casa rural

    Una agenda o una libreta bonita para escribir notas y listas

    Una fiesta sorpresa con todos sus amigos y familiares. Cuánto mas invites, más disfrutará.

    Un paseo en un globo

    Un DVD de una película romántica

    Una camisa o blusa

    Un viaje a Nueva York

    Una pluma

    Entradas a un concierto o un musical

    Un artículo de decoración para la casa - unas bonitas velas, un jarrón, una planta

    Un caballo

    Una colonia especial


BAINA OPARIRIK ONENA ZU ZARA...

Nork: xorino.2010/04/25 11:07:02.404 GMT+2
Etiketak: lotsati | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/12/27 19:54:33.260 GMT+1

URTE BERRI ON 2010

2010, espaziorako odisea
barnetik kanporanzko zori-bidaia

Ezin dut gehiago nigan,
ezin dut gehiago honekin barnean:

Nire barneko ahots sakon eta apal honek
digeritu nahi du
bertze behin hausnartu
eta
zintzurretik goiti egin
azkenean,
eguberrietako ezkilen eta mahatsen laguntzaz.
Malenkoniak ene zintzurra estutzen du
eta itxaropenen ametsak
2010ari ate joka ari dira.
Maitasunezko, elkartasunezko eta alaitasunezko garai hau
ona da
urte berri osorako
guztion ilusioak eta itxaropen galduak biziberritzeko.
On egin !

URTATS 2010
ESPAZIORAKO ODISEA
Urte berri berri
Zer ekarri berri?
Zoriontsu izan, be happy, gourana! esango dizute,
baina hitzak ez dira deus, ala?
Elkartasunak isiltasun-bidea egiten baitu.

Zoriontsu izan!
Hitzek, hala ere, indar handia dute
eta, batzuetan txar egin arren,
on egiten diote bihotz minduari
irribarre itxaropentsuari
iraganeko itxaropen galdu horiek
orainean aurki ditzagun.
Beharbada ez gara aberats diruz,
eta ez gaude eztarri sendoz,
eta hitzak oso boteretsuak direnez
kontuz ibili esaten eta eskatzen duzunarekin.

Urte berria beso zabalik,
urte zaharreko desio betegabeak bihotzean.

Nork: xorino.2009/12/27 19:54:33.260 GMT+1
Etiketak: odisea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/11/30 15:48:41.555 GMT+1

EGUBERRION GABON!

Neure eguberrietako olerkia zuentzat:
Iragarki hau ikusi dut jada karrikan:
VÁNOCE JSOU TADY!                                      EGUBERRION, GABON!
Egun berria hemen da gau berri bat heldu da argitsu eta itxaropentsu,
itxaropen hautsiak berritzeko, kopetilunak argitzeko, bihotz kolpatuak milikatzeko.  
Egun berria iratzarri da gau berri baten ametsa piztu da minak, penak eta negarrak atzean utzi gabe haien ondoan haiekin irribarre egiteko garaia.
Zer egingo dut bestela bihotz arraro honekin gero eta gehiago mindu orduan eta gehiago maitatzen duena?  
Mindurik, baina maitasunez beterik
euria ari du neure barnean
JSEM V PISI V cestinu  
baina hitz xume hauek eskaintzen dizkizut
ez baitaukat besterik
zorion betea amets egunero irribarre bat oparituz
isiltasunean eta distantzian elkarrekin egon gaitezen.  
Eguberrietan mundu guztiak ZORIONAK esango dizu,
edo BE HAPPY, GOURANA edota IZAN ZORIONTSU!
Baina nik egunero bezala atzo eta bihar bezala
gaur ni hemen nagoen gisa berean
irribarre bat soilik erakusten dizut
egun berri bat baita
beti goizero eguzkia ateratzen denean
eta gauero ilargia keinuka ari zaidanean
ilgora, ilbera, bete edo huts, nik zuri GABON!

Nork: xorino.2009/11/30 15:48:41.555 GMT+1
Etiketak: izan ongi | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)