Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/03 19:58:12.414 GMT+2

EKAINA

Ekaina heldu da,

Ekainak erre egiten nau

Bere etorrerak aztoratzen bainau.

 

Ekaina badator

Eta bere oroitzapenak

Erre egiten dizkit erraiak,

Erre barne guztiak.

 

Ekaina hemen da

Eta sanjoanetan

Salto eginen dut

Erretzen ari diren

Iragandako gertaeren gainetik

Askatasunerantz.

 

Ekainak bere begiak ditu

Eta begiratzen nauelarik,

Ene irria gelditzen da dilindan,

Etorkizunetik zintzilik.

Nork: xorino.2007/07/03 19:58:12.414 GMT+2
Etiketak: san joanetan | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru