Kaixo lagunok,
zer moduz?
ez dakit norbaitek irakurtzen ote didan
hau, baina irakurtzen ari bazara, esadazu, arren... eman bizi-seinaleren
bat mundu honetan bakarrik senti ez nadin gehiago...
2010... pua, ke desastre!
non
dira 2010?
kaka zaharra!
non
dira 2009?
negar-uholdea
non
dira 2008?
pua, ke desastre!
mina,
bakarminez
non dira 2007?
zorion
ia betea
non dira 2006?
ahanztura,
txistu leun baten eskutitza.
non dira 2005?
zero
urtea, aurreko bat eta geroko bat.
Begiraden arteko
magia
irribarre batez maitasunaz maitemindu...
Barkatu,
asier...ez dizut ezer eskatu, ez eskatuko ere... itzuli naiz jada
Moraviatik Euskal Herrira, eta gogorra zait une honetan Euskal Herrian
bakarrik egotea, oroitzapenek oraina zipriztintzen didate, eta lagun on
batek erran dit oroitzapen berriak sortu behar ditudala zaharrak atzean
uzteko, baina bakarrik ez da hain erraza; hala ere, saiatzen ari naiz
asier, ez dakit hau irakurriko duzun, baina nik hau idatzi behar dut,
nahiz eta inork ere ez irakurri beharbada. Oso ongi pasa dugu elkarrekin
pasa den negu luzean, eta
zure
besarkadak eta muxuak aurten gertatu zaidan gauzarik politenak izan dira
eta eskertzen dizut. Agian, zuretzat denborapasa hutsa izan naiz
(Ich liebe Ain... ), baina neretzat zu ez, serio jolastu naiz zurekin...
"maite zaitut" erran dizudanero, bihotzetik aterata erran dut, eta
maitasunez oheratu naiz zurekin (oraingoz maitasunagatik soilik oheratu
naiz mutil batekin, maitemindurik...).
ESKER MILA AUNITZ, ASIER...
KPMZ

Gure urratsak inoiz
gurutzatuko al dira, ala itsasoan galtzera
kondenaturik daude? (Txingudi) Ainara Maya Urroz Uztaila 07(a)ren
21:16(e)tan
MAITEMINEZ
ITSASOARI BEGIRA
URRATS BAT AITZINA
MAITEAREN
GALDEZ
MINA ERANTZUN ISIL
EZPAIN APARTSU ETA AZAL HORI
MAITALEA
MAITALEAREN
GALDEZ
MINA ERANTZUN ISIL
BEGIAK
MALKOTAN ETA AHOA DARDARATI
MAITEMINEZ ITSASOARI BEGIRA
ZENBAT MIN
OTE DU MUNDUAK
ZENBAT NEGAR EGIN
BERTAKO IZAKIOK
ETA NI
HITZ UMIL ETA
TXIKI HAUETAN
MAITEAREN
ERANTZUNAREN GALDEZ
SAKELEKO TELEFONOARI BEGIRA
BERE
DEIAREN ZAIN
GALDURIK
NIRE AZAL HORIA
NIRE
MIN HORIA ZURITU NAHIAN
LETRA URDIN
HAUEKIN.
Idatzi artikulu bat