Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/12/14 00:26:48.075 GMT+1

OLENTZERORI GUTUNA

Olentzero maitea,
32 urte ditut jadanik mundu honetan eta agian ez da politikoki zuzena izanen besteendako, baina urtero bezala, idazten dizut. Oraindik neure barneko haurra mintzo zait eta entzuten segitu nahi dut luzaroan, bizi naizen artean.
Ene bakardade honetatik irribarre egiten dizut eta eskerrak eman, aurtengo ekainean 32 urte bete ditudalako familiaz eta lagunez inguraturik, eta batez ere, gehien desio nuen oparia mundu honetan gehien maite dudan pertsonarengandik jaso nuelako... duela hiru urte ezagutu nuen eta aurten, MAITE ZAITUT erran ez badit ere hitzez, baldintzarik gabeko maitasuna adierazi zidan, maitasuna eskaini zidan, nik ere eman eta beti maitatuko dut bera... benetan maitemindu nintzelako eskerrik asko, Olentzero!
Ez dizut ezer eskatuko; izan ere askok asko eskatuko dizute eta nik ez dizut nekarazi nahi. Nik soilik espero dut zu, ni, haiek, bera eta gu elkartzea eta maitatzea eta heldu den urtea maitasunez beterik etortzea... maitemindurik nagoela nabari da, ala?
Muxu handi bat, Olentzero... eta laguntzarik behar baduzu, esadazu eta lasterka joanen natzaizu!

Nork: xorino.2008/12/14 00:26:48.075 GMT+1
Etiketak: maitasunez | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru