Hego Euskal Herrian, herriz herri izango dira mobilizazioak. Greba deialdia eztabaidatu eta bideratu da honezkero fabriketan, ikastetxeetan, lantokietan, taberna eta dendetan.
Euskal Herrian mobilizazio eguna ere bada gaurkoa.
Errepresioari STOP esateko ordua ere iritsia.
Gune honetan, Euskal Herriko herri, auzo, txoko eta bazter ezberdinetan ematen ari diren mobilizazioen berri jaso gura genuke. Eta informazioa osatu, manipulazio eta desinformazioari aurre eginez.
Guztion artean osatu dezakegu. Herriz herri, auzoz auzo.
2008/02/13 19:24:21.077 GMT+1
Herriz herri greba eta mobilizazioen datuak
Nork: EH greban.2008/02/13 19:24:21.077 GMT+1
Etiketak:
greba
o14
mobilizazioak
eh
| Permalink
| Erantzunak (10)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
- DEIALDIAK -
ARABA
· Aiara
Laudio: 12:00etan, manifestazioa Lamuza Plazatik.
Amurrio: 12:00etan. manifestazioa Herriko Plazatik.
Orduña: 12:00etan. manifestazioa Herriko Plazan.
· Gasteiz-Lautada
Gasteiz: 12:00etan, manifestazioa desde Correos.
Agurain: 12:00etan, San Juan plazan.
Oion: 12:00etan, kontzentrazioa poligonoan.
Bastida: 12:00etan, kontzentrazioa autobus geltokian.
Samaniego: kontzentrazioa Eskuernaga gurutzebidean.
· Arabako psikiatrikoan 12:00etan.
BIZKAIA
· Bilbo
12:00etan, PSOEren egoitzaren aurrean (mobilizazio nagusia).
11:30ean, Bizkaiko Diputazioan.
11:30ean, Eusko Jaurlaritzan.
· Busturialdea / Lea Artibai
Ondarroa: 12:00etan eta 19:30ean. Alamedan.
Markina: 12:00etan eta 19:00etan Arkupetan.
Gernika: 11:00etan eta 19:30ean Arrien aurrean.
Lekeitio: 12:00etan eta 19:30ean Eskolapen.
Bermeo: 12:00 y 20:00 Goiko plazan.
· Hego Uribe
Etxebarri: 11:30ean Txiki-Otaegi plazan.
Arrigorriaga: 11:30ean Argala plazan.
Ugao: 11:30ean Herriko plazan.
Zeberio: 11:30ean Herriko plazan.
Usansolo: 11:30ean BBVA aurrean.
Galdakao: 11:30ean Gurutzeta plazan.
Igorre: 11:30ean Kultur Etxean.
Basauri: 13:00etan Bentan.
· Eskumaldea
Derio: 13:00etan, manifestazioa Udaletxetik.
Mungia: 12:00etan, manifestazioa Udaletxetik.
Algorta: 13:00etan, manifestazioa Telletxetik.
· Ezkerraldea:
Barakaldo: 12:00etan eta 20:00etan Herriko plazan.
Sestao: 12:00etan, Udaletxearen aurrean.
Portugalete: 12:00etan, Triangelu plaza.
GIPUZKOA
· Donostialdea
Donostia: 12:00etan, Gipuzcoano, Askatasunaren etorbidea (mobilizazio nagusia). Bertan LABeko idazkari nagusia den Rafa Diez Usabiagak adierazpenak egingo ditu.
Hernani: 12:00etan, Udaletxean.
Usurbil: 12:00etan, Udaletxean.
Andoain: 12:00etan, Udaletxean.
12:00-14:00 Miramon (EITBko langileak-2 ordutako lanuztea).
12:00etan, Donostiako Ospitalean.
· Debagaraia
Arrasate, Oñati, Bergara, Antzuola, Eskoriatza, Aretxabaleta, Elgeta: 12:00etan udaletxe aurrean.
· Debaldea
Eibar, Elgoibar, Soraluze, Deba, Mutriku: 12:00etan udaletxe aurrean
· Oarso
Irun: 12:00etan, manifestazioa San Juan plazatik.
Orereta: 12:00etan, Herriko plazan.
Oiartzun: 12:00etan, manifestazioa Doneztebe plazatik.
· Kosta
Zarautz: 12:00etan, Udaletxearen aurrean.
Zumaia: 12:30etan, Zubi txikian.
Azpetia: 12:00etan, Udaletxean.
Zestoa: 12:00etan, Herriko plazan.
Azkoitia: 12:00etan manifestazioa Herriko plazatik.
· Tolosaldea
Legazpia: 12: 00etan, Udaletxearen aurrean.
Beasain: 12:00etan, Zubimuxun.
Tolosa: 12:00etan, Udaletxean.
Billabona: 12:00etan, Udaletxean.
NAFARROA
· Iruñerria
Iruñea: 12:30etan, Gaztelu plazan (mobilizazio nagusia).
Nafarroako Unibertsitatea: 11:00etan, Liburutegian.
Iruñea, Uharte, Burlata, Atarrabia, Orkoien, Barañain, Zizur Nagusia, Antsoain e Berriozarren: 11:00etan, Udaletxeen aurrean.
Errotxapea (Xalbador plaza), Arrosadia (Zaragoza kaleko errotonda), Iturrama (Serafin Olabe), Txantrea (Atarrabiako etorbidea), Donibane (Golem zinemak), Sanduzelai (Nafarroako etorbidea).
· Sakana-Larraun
Sakanako herri guztietan kontzentrazioak 12:00etan.
Altsasu: 13:00etan, manifestazioa Foru plazatik.
Leitza: 12:00etan, manifestazioa.
· Erribera-Erdialdea
Lizarra: 11:30ean, Bajanavarra kalean.
Tutera: 20:00etan, Foru plazan.
Tafalla: 20:00etan, Foru plazan.
IPAR EUSKAL HERRIA
· Hendaia: 12:00etan, kontzentrazioa "Joncaux" poligonoaren rotondan
Baiona: 18:30etan, kontzentrazioa Baionako Espainiar kontsuladoaren aintzinean alderdiek deiturik (Batasuna, AB, EA, LCR).
Nork: LAB (webgunea).2008/02/14 01:49:24.221 GMT+1
www.labsindikatua.org
Nork: arrankudiaga.2008/02/14 09:23:21.646 GMT+1
Herriko eskola. Itxita eta greban.
Haur eskola. Itxita eta greban.
Taberna, jatetxe eta denda guztiak itxita.
Herriko kale nagusiko obrak, gelditurik.
BBK itxita, eta Ipar Kutxak pertsiana jeitsita.
Herrian, kalean ez da egun normal bat.
Nork: Larrabetzu.2008/02/14 11:12:49.031 GMT+1
http://www.larrabetzu.org
http://www.ukberri.net
Nork: lima.2008/02/14 11:25:00.094 GMT+1
Leioako udalerriko denda txikien eta tabernen erdiak ateak itxi egin ditu edo jaitsi du pertsiana, "salbuespen egoerari stop" eta "aldaketa garaia dela" esatekoa den gaurko greba orokorreko egunarekin bat eginez. Horrela jakinarazi du LAB sindikatuak Leioan egindako lehenengo kontaketaren ostean. Bestalde, lan zentroei buruz oraindik informazioa batzeke badute ere, momentuz jakinarazi dute Betiko ikastolak eta Caja Laboral-Euskadiko Kutxak ez dutela gaur zabaldu. Dena den, azaldu dutenez, arratsaldean osatuko dute itxi duten enpresen zerrenda eta itxi ez duten lan zentroetan lanuzteak izan duen segimenduaren ehunekoaren berri emango dute. Azkenik, LABek salatu du Ertzaintzak greba eskubideari eta lan sindikalari gaur jartzen ari zaizkion oztopoak. Izan ere, Ertzaintzak bi sindikalista identifikatu ditu Udondo auzoan, Ibarrabarri industrialdean kontaketa egin eta beharginekin hitz egin ondoren. Argazkian, Algortako auzokide bat itxitako denda baten aurretik igarotzen.
ukberri.net webgunetik hartua
Nork: Leioatik.2008/02/14 11:44:16.646 GMT+1
Nork: .2008/02/14 12:59:46.459 GMT+1
Greba erabatekoa izan da komertzioan eta hezkuntzan hasiera hasieratik. Poligonoan jauera badago baina inolaz ere egun arrunt batekoa. Goizean N-1 moztu dute eta poliziak hiru lagun identifikatu eta geraera hori leporatu die.
10etan batzar informatiboa egin da eta 12etan batzarra eta manifestazioa, 120 bat pertsona bildu dituena.
12:30ak inguru zirela berriro moztu dute N1.
Arratsaldeko 7retan batzarra eta manifestazio burutuko dira.
Nork: Dina.2008/02/14 14:46:15.880 GMT+1
Ikaragarria da zer gutxirekin zentsura gainditu eta zenbat aldatu daiteken gertaeren ikuspegia.
Nork: Dina.2008/02/14 14:52:48.821 GMT+1
greba orokorra komertzio taberna eta irakazkuntzan, heuneko 50a industrian.
goizeko 9:30tan kotxekarabana bat herrian eta poligonoaren inguruan, 25 kotxe (zipaioen jarraipenaz)
eguerdian 150 laguneko manifestaldia herrian zehar.
BORROKA DA BIDE BAKARRA!!
Nork: gorka.2008/02/14 16:07:58.399 GMT+1
Nork: Gorka.2008/02/14 22:58:22.397 GMT+1