Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/05/11 13:36:59.281 GMT+2

Rose's celebration


Zorri 2:
Zuek nola esango zenukete euskaraz fiesta?

Zorri 1: Tira, txantxetan, ala?

Zorri 2: Ez, ez; irakurri dut laster “Fiesta de la rosa” delakoa izango dela eta euskarazko ordainean fijatu naiz...

Zorri 3: Nik jaia esango nuke.

Zorri 2: Eta esaten badizuet sozialistek  festa aukeratu dutela, zergatik dela uste duzue?

Zorri 3: Ba nik esango nuke hitz kosmopolitagoa delako aukeratu dutela edo, argiago esatearren, espainolaren antzekoagoa.

Zorri 2: Kontu horretaz horrenbeste hausnartu/tzen dutela uste duzue?

Zorri 1: Zer ba?

Zorri 2: Rosa esateko errosa hitza erabiltzen dutelako eta ez dudalako inongo hiztegitan aurkitzen...

Zorri 1: Beraz ez dakigu arrosaren, larrosaren ala errosaren festa den..

Zorri 4: Arrozaren festa izango da igual, he, he, he!

 

Nork: Gumersindo.2006/05/11 13:36:59.281 GMT+2
Etiketak: jaia arrosa pse-psoe-ee festa euskara | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ia egunero ematen dizkigute argudioak sozialistek haien alegiazko euskaltzaletasun horretan sinisten ez dugunoni.

Benetan, barregarri geratzea besterik ez dute lortzen.

Nork: klima.2006/05/11 16:52:17.743 GMT+2

Errose Bustinza mañariako idazle oparoa izan zen, ba.

Nork: morrosko.2007/02/01 09:35:47.402 GMT+1
www.blogak.com/umekeriak

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru