Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/10/24 18:35:26.524 GMT+2

Abixera bizian

Eguraldi euritsu eta hotza izan dugula asteburu honetan, eta zer!
Prototype taldekoak jota fuego ibili dira lanean, zapatu eta domekan. Lanean eta disfrutatzen, aldi berean.
Zapatuko bileran, zortzi egun barru (2010/X/30) gurasoekin egingo dugun aurkezpena planifikatu genuen.
Gazteetako bakoitzak aurkezpenerako bere "zatia" dauka eta horretarako powerpointal, bideoa ala dena delakoak  prestatuko du. Hauek dira bakoitzak jorratuko dituenak:
- Zer da First Lego League? (Xabi)
- Proiektu zientifikoa (Ander)
- Orain arteko bidea nolakoa  izan den eta lan  dinamika (Aratz)
- Errobota (Jon)
- Erabiltzen ditugun errekurtso informatikoak: bloga, flickr, youtube, kamisetak... (Asier)

Gainera, azokan bigarren eskuko jostailuak eta Itsasok eta Enrikek egin dituzten artisau-lanak salduko ditugula erabaki genuen. Euxebio alkateari baimena eskatu behar diogu. Gainera, nola gurasoekin egingo dugun aurkezpenera gonbidatuko dugun, aprobetxatuko dugu dirua eskatzeko (ordenagailua, kamiseta, mahaia, pieza gehiago...).



Azkenik, baina ez garrantzi gutxien daukalako, harritzekoa da zelakoa abiada hartu duen errobotaren programazio-lanak. Bi edo hiru misio lortu dituzte. Errobota "etxetik" ateratzen da, egin behar duen misioa burutu eta gero berriro bere txokora bueltatzen da, lasai eta pozik!
Orduan majo sartu dituzte!

Nork: leintzgatzagaprototype.2010/10/24 18:35:26.524 GMT+2
Etiketak: gurasoak programazioa errobota aurkezpena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru