Eta hala izan zen.



Jende asko etorri zen. 50 inguru. Txikiak eta nagusiak. Taldeko partaideen familikoak eta lagunak.

Aurkezpena egin aurretik powerpointak gaurkotu beharra zegoen eta egubakoitz iluntzea eta zapatu bazkalostea lan horretan eman genuen. Gainera, bakoitzak aurkeztu behar zuen zatia aldatu genuenez, edukia prestatu beharra zegoen. Baina lortu genuen.
Eta ze ondo gainera!
Seietarako, Gatzagarrek daukaten puntualitateari ohore eginez, jende asko zegoen Elexalde-Torrekuako atartean. Han egin genuen aurkezpena, powerpoint eta guzti.
Gero, txokora pasatu eta errobota nola manejatzen dugun erakutsi genien hara etorritakoei.

Handik gutxira, jatekoari eta edatekoari paso eman genion.
Giro ona eduki genuen. Eskertzekoa izan zen hainbeste jende etorri izana. Animoa sentitzen zen.

Idatzi artikulu bat