Formakuntza IV

No profile photo GURELprototype | 2010-11-13 09:48

Azaroaren 12 atzo, beste formakuntza saio bat Zamudion Innobasqueko egoitzan. Ander biok joan ginen eta beste 8 bat taldeetako entrenatzaile eta partaideekin elkartu ginen.
Beti bezala interesgarria izan zen.
Atzokoan garbi gertau zen errobotarena garrantzitsua dela, baina baita ere Proiektu Zientifikoa eta Taldearena. Bakoitzak puntuen 1/3a eskuratzeko modua ematen du.
Orain arte egin ditugun misioak erakutsi zien Anderrek eta oso gustura entzuk zituzten bere azalpenak.



Beñat Arizmendikoa oso jatorra da. oso lagungarriak egiten zaizkigu bere komentarioak eta animoa. Datorren astean geratuko gara beraiek "lortu" dutena guri erakusteko eta kontrara berdin. Gatzagara etorriko direla uste dut. Ongi etorriak izango dira.

Entrenatzaileen artean hilabete bakarrik falta dela somatzen da. Gehienek prestatuta dituzte proiektu zientifikoa eta bestelako lanak....


Utzi iruzkina: