IBILTRACK ia-ia amaituta

No profile photo GURELprototype | 2010-12-08 09:04

Azken ikutuak eman eta listo daukagu IBILTRACK proiektu zientifikoa. Ez da lan makala izan. Txostenaren egitura idatzi, betetzen joan eta azkenean aurkezpena prestatu.
Azken honetarako, alderdi grafikoak sekulako garrantzia dauka, ez dugulako aurkezpena egiteko denbora askorik edukiko. Beraz, irudi adierazgarri asko sartu beharra dago, gauza on bat egiteko.
Adibide modura hartuta Gatzaga eta Eskoriatza hartu ditugu. Beraz, batzuk irisgarritasunaren araberako mapak egin, egokituak eta egokitubakoak diren zonaldeak berdez ala gorriz markatu. Besteak, bien bitartean, gida elektronikoak izan  dituen aurrekariak landu ditugu: GPSa, Trailblazers, google maps...horien izaera eta irudiak aurkitu eta powerpointean jarri.
Total, lan txukuna gelditzen ari dela.
Gero, Zamudion egin beharreko lana ondo prestatu behar da. Baina hori nahiko ondo landuta izan dugu.


Asteburuan Anderren ama eta amandria izan ditugu gure lanaren lekuko. Ikusten denez, hotz egiten zuen txokoan eta sua ia egunero egin behar izan  dugu. Hor Jabi super-prest egon da guri laguntzeko eta giroa epeltzeko.


Utzi iruzkina: