Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/12/26 11:00:25.776 GMT+1

Oporrak opor

Egia da  Zamudioko lehiaketaren tentsioak bere ordaina eduki duela. Sailkatuak  eta sarituak izanaren poza eta  eskolako lanak, gripeak  eta oporrak hartu beharra batera etorri dira.
Egun batzuk libre hartzea erabaki dugu.
Hori egin aurretik, Santamasen inguruan, Beñatekin egin genuen berba jakiteko nola ikusten duen  lanari batera ekitearena. Beti bezala, Arizmendiko entrenatzailea laguntzeko prest. Urtarrilaren lenenetan  egongo garela gelditu ginen.
Horrezaz gain, Euskal Mapakoekin jarri ginen kontaktuan. Tagzaniakoei idatzi eta gurekin egoteko presta dagoela esan digu Mikel Lizarraldek.



Gainera, Asier Arranz, barakaldoko mutil batekin harremanetan jarri gara, gurearen tankerako proiektuetan ibili  delako lanean (Nebutek enpresa dauka). Idatzi genionean San Frantziskon zegoen  eta hitzordu bat jartzeko prest zegoen. Lotuko dugu aurrerago.



Azkenik, Juan  Marin, Aita Menniko medikuarekin  jarri ginen kontaktuan,  bertan egiten duten errehabilitazioan robotikak jokatzen duen paperari buruz gehiago jakiteko.  Abenduaren 28an geratuta gaude Juanekin.

Beraz,  oporrak bai, baina planak  ugari.

Nork: leintzgatzagaprototype.2010/12/26 11:00:25.776 GMT+1
Etiketak: lizarralde aita zientifikoa juan mapa menni marin oporrak euskal mikel proiektu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru