Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/26 12:45:25.446 GMT+1

San Balendineko uzta

Balendin Deuna batzuentzat maitasunaren eguna da, beste batzuentzat Merkatal-guneena; aitzakia ona izaten da, edozein kasutan, hitzak elkartzeko.

Gure ikastetxeetan jaso ditugun gutun edota idazki batzuk argitaratzeari ekingo diogu; lehengo hau labur eta olerki-generokoa da. Laudioko Institutuan jasoa da eta momentuz egilea "anonimotasunean" gorde dugu, gutxien espero duzun "mutil gogor" baten lumatik honelakoak atera daitezkeela besterik ez dugu esango.

 

Nire bihotza zurea da, maitia.

Niretzat zeu zara zoria.

Horregatik egun honetan

nago zutaz pentsetan

eta maite zaitudala

esan behar dizudala 

sentitu dut bat-batean

eta musu artean

hartuko zaitut magalean

Agur laztana

 

Nork: Laudioko kupido-gabeak.2009/02/26 12:45:25.446 GMT+1
Etiketak: literatura | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Datu berria: lehen momentuan bere burua "anonimo" gordetzeko eskatu zigun -ikasle-idazleak esan digu ez duela bat ere arazorik ("bat ere" ez da hain segurua baina tira...) bere izena aireratzeko.

Beraz, olerki honen egilea 3. DBHko Joseba Mata dela esango dugu. Zorionak eta animo!

Nork: Kupido-gabea.2009/03/08 19:16:03.983 GMT+1

niri poesia hori asko gustatu zait (nola ez neu egin dut) nire bihotza zurea da maitia... posiatas hari naiz eta piska bat aldaturik dago ez ANDONI!?

Nork: joseba.2009/03/27 17:59:47.046 GMT+1

3. A eta Bkoak gaude eta josebaren poema izugarri gustatu zaigula esan nahi dugu.

Joseba Nobel Saria!!

Oharr: Eukeni eta Aida ez daude ados.

Nork: 3. A-B.2009/05/28 09:53:54.512 GMT+2

eiii

Nork: ainhoa.2010/10/01 10:41:41.004 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru