Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/10/26 08:13:16.490 GMT+2

ehiza

"Zergatik deitzen diote turista denboraldia ehizatzerik ezin badugu?"
http://www.flickr.com/photos/wicho/1544884758/

Nork: ninaiz.2007/10/26 08:13:16.490 GMT+2
Etiketak: bcn ehiza turista | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/10/25 17:33:33.564 GMT+2

EUSKALTEL + VISTA = PANTAILA URDINA

Apa guztioi! hau da pentsakera kultumetafisiko izugarri bat, aholkugomendio bat baizik.
Mediamarkteko oferta horietako bat aprobetxatuz Asus markako portatil berria erosi dut. Vista Home Premim preinstalatua dauka, eta berez nahiko alperra naizenez, eta oraindik probatua ez nuenez, berau utzi nuen sistema eragile gisa.
Zuetako asko - batzuk euskaltel edukiko duzue interneterako sarbide bezala, neronek ere bai. Eta hauetako askok kablemodemarekin. Vistak ez dizue Webstar markako cablemodema automatikoki instalatuko, bere CDa sartzeko eskatuz. Eta hemen dator arazoa. CD honetako driverrak XP -rentzako dira (Vistarenak Webstaren orritik jeitsi behar dituzue). Zuen-nere ergelkerian Xprenak instalatu ez gero, Windowsek hain sarritan oparitzen dizkigun pantalla urdin mordoxka irtengo zaigu.

Beraz, eta laburtuz: Microsoft Vista duten pctan, ez instalatu Euskaltelek utziriko Webstar cablemodemaren driverrak, beraien orritik jaitsi.

Nork: ninaiz.2007/10/25 17:33:33.564 GMT+2
Etiketak: asus cablemodem vista euskaltel microsoft | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/10/19 08:04:33.285 GMT+2

Baratza

Baratza

Atzo baratza (oso arraroa egiten zait. Hemendik aurrera batza) batean hasi nintzen lanean. Ez da gauza haundia; izatez txikia, Tolosa inguruan gurasoek duten terreno txiki batean. Porruak, espinakak eta koliflorrak (euskaraz...?). Batzan garapenaren erakusgarri jarriko dizkizuet argazki batzuk, eta norbaitek porruren bat apadrinatzea nahi izanez gero, izena jarri eta berea du!

Nork: ninaiz.2007/10/19 08:04:33.285 GMT+2
Etiketak: baratza nekazaritza tolosa batza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/10/18 08:37:26.876 GMT+2

euskaldun kultoak

Astelehenean telebistan zappinga egiten hari nintzela, etbko mihiluze  ikusten geratu nintzen. Lehiaketa nahiko entretenigarria da, sariak ere hala modukoak. 3 bikotek beraien artean lehiatzen dute bata "finalera" iritsi arte. Finalean, aurkezleak 3 sail eta 9 hitz (edo gutxiago dira? igualdiyo) esan, eta lehiakideek hitz hauek sail egokian jarri behar dituzte. Danak asmatu ez gero, sari potoloa beraientzat. Ez badute asmatzen, hurrengo egunerako dirua gehitzen da botean. Euskal herriko herrien biztanle kopurua, euskal herriko idazleen jaioterriak, euskal herriko mendien garaierak,... izan hoi dira gaiak, euskal tematika dexente jorratuaz. Azken egunean Hollywoodeko artista famatuen bikotekideak.Saria etxera.

Kultura gutxi? Nik neronek inoiz ez ditut asmatzen. Ikastolakumea izanik, eta gugandik esaten dituztenak ikusirik (aprenden solo la historia de Euskal herria, solo la geografĂ­a de Euskal Herria,...), zer dabil oker? ez al dugu gure ingurua ezagutzen? memori txarra al dugu? internet edukita zertarako ikasi mendien altuerak? eta mundu zabaleko mendien altuerak balira, asmatuko al genituen? Nork daki Everesten altuera zuzena eta nork Hiru Errege Mahaiarena?

Nork: ninaiz.2007/10/18 08:37:26.876 GMT+2
Etiketak: etb telebista mihiluze | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/10/18 08:27:06.790 GMT+2

Hasiera

Hasi garela!

Gogoa asko, ezagutza erdi mailakoa eta esperientzia batere ez. Hori da nire bagajea. Ikusiko dugu zer ateratzen den.
Ez dut tematika fijorik jarraituko, momentuan momentukoak besterik ez.
Blog guztietan esaten den bezala: zu zara garrantzitsua: gustokoa duzuna esan, baita hain gustokoak ez direnak ere.
Hasi garela!

Nork: ninaiz.2007/10/18 08:27:06.790 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)