Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/10/16 09:42:35.172 GMT+2

Antzerkira merke-merke joateko modu berritzailea

Garestia da gazteontzat ekimen kulturaletan parte-hartzea. Zinema 7 euro, sala batean kontzertu bat ikustea 12-15 euro eta antzerkira joatea 20-25 euro, gutxienez. Honen aurrean, ekimen kulturalen hutsunea gaztetxe eta gazte lokalek betetzen dute kultura merkatuz; eskerrak!

Hala ere, interesgarrienetan sarrera handia ordaindu behar dugu eta horregatik, antzerkira joateko aukera berri bat  dagoela jakinarazi nahi dizuet. 30 urte baino gutxiago izatea da baldintza bakarra.

Hala bada, antzerkia, obra, hasi baino 30 minutu lehenago agertu beharko da Victoria Eugenia antzokian. Eserleku libreak egonez gero 3 EUROREN TRUKE saltzen dizkigute.

Nire neskak aukera honekin Hamlet ikustera joan zen aurreko ostiralean beraz, aprobetxatu!!   Eta zabaldu.  

Nork: Iñaki.2008/10/16 09:42:35.172 GMT+2
Etiketak: merke_merke victoria_eugenia ekimen_kulturalak antzerkia 3_euro | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Egia esan oso aukera ona da 3 eurorengatik antzerkira edo kultur ekitaldi batera joatea. Nire lagun batek, lehengoan, berdina egin zuen eta 3 euroren prezioan ballet-a ikustera joan zen Victoria Eugeniara. Halere, pentsatzen dut benetan zerbait ikusteko interesa badezu dirua gordeko dezula sarrera erosteko. ;)

Nork: Harri.2008/10/24 14:25:35 GMT+2
www.harrifernandez.es

Bat nator, bai. Eta Bruce Springsteen bada hilabeteak, ezta? Kar-kar

Nork: Iñaki.2008/10/24 15:20:51.265 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru