Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/24 16:46:06.240 GMT+1

Zitatzea ala ez zitatzea

Kuriosoa iruditu zait. Txikia nintzenetik kale, karrika edo lurrean botata ikusten ditudan kartel guztiak irakurri ohi ditut. Begiak, afixak irakurtzeko entrenatuta ditudala pentsatu izan dut. Merengue, bachata, mobilizazioak, salmentan dauden gauzak, pisuak,  klaseak, ikastaroak... mundu bat hormetan zintzilik.

 

Denborarekin zenbait mezu buruan grabatuta geratzen zaizkit eta horregatik, gaur goizean, unibertsitatera sartzean zur eta lur geratu naiz.

 

Duela hiru urte, hona heldu nintzen ikastera eta, gehien errepikatu dizkidaten aholkuen artean zitena, erregistroarena dago. Gauzak zitatu egin behar dira! Plagioa da bestela! Horrela egiten ez baduzue tribunal baten aurrean eramango ditugu zuen lanak! Lizentzia eskubideak, liburuak kopiatzeko ezintasuna, plagioa... Ikasleontzat diren esaldiak ote? Lema hau ez al dago erregistratua?

 

A Dios rogando y con el mazo dando.

 

 

 

Kuriosoa, ezta??

Nork: Iland.2009/02/24 16:46:06.240 GMT+1
Etiketak: zitak plagioa unibertsitatea | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

ez dakit horrelako garrantzia eman behar zaion, folio batean inprimatutako orri bati. halere, horrelako hitz joku bat egitea nahiko normala da. pertsonak, kasualitatez pentsamendu berdina izan dezakete. hala izango ez balitz ere, ez dakit zein punturaino eraman behar den "aipuen" edo "lizentzia eskubideak" (kasu konkretu honetan ari naiz). agian, bigarren mailan Komunikazio Grafikoa ikasgaiazn Wolskwagen tiguan kotxearen irudi eta marka erabili genuenean lizentzia eskatu behar genun...

Nork: Harri.2009/02/25 12:35:47.395 GMT+1
www.harrifernandez.es

Kasualitatez pentsamendu bera izan dezakete Harri, bat nator. Beste gauza bat da lema bera erabiltzea, lema hori aski ezaguna denean. Hala ere,  kartelak kendu egin dituzte....

Nork: Iñaki.2009/02/27 09:23:21.082 GMT+1

kendu dituzte? jajajajaja. muak XD

Nork: Harri.2009/02/27 11:48:07.105 GMT+1
www.harrifernandez.es

Ni harrirekin nator bat, sin que sirva de precedente. Ez dakit hortik hartuko zuten ala ez... baino panfletillo batzuk dia eta ez nioke gehiegizko garrantzik emango.. Ez da berdina eslogan bat kopiatzea edota parrafo oso bat... que le digan a Ana Rosa Quintana o al negro que le escribió el libro!

Nork: jokin.2009/02/27 12:36:22.466 GMT+1
jokinisnotdead.wordpress.com

Bat nator! Panfletillo batzuk dira;eta entregatzen ditugun beste lan batzuk ez al dira panfletillo batzuk ala? Eta hor ibili behar gara iturriak zitatzen, eta ondo ordenatzen gainera!!

 

Nork: Iñaki.2009/02/27 16:48:19.619 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.