Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/18 16:30:50.238 GMT+1

Abenduaren 13an, denok BECera


Hitzarok Goierriko beste eragile batzuekin batera, autobusa antolatuko du BECera joateko. Autobuseko txartelak Hitzaron bertan edo Mujika liburu-dendan eskura daitezke 10 €ren truke eta ekitaldirako sarrera (doakoa) autobusean bertan banatuko dugu. Izena emateko azken eguna abenduaren 310a izango da. Beraz, ekitaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, egun seinalatua izango baita euskararen normalizazioa lortzeko lanean ari garenontzat.

Kontseiluaren 10. urteurrenaren aitzakian, urriaren 20tik 26ra ospatu genuen Ordizian “Euskaraz bai” astea; lehenengo, eskerrak eman nahi dizkiegu ekimenean parte hartu duten herriko elkarte, talde, ikastetxe eta eragile guztiei. Benetan pozgarria eta aberatsa izan da horrelako ekimen baterako hainbat elkarte bildu izana. Bestetik, ekimenaren balorazioa ona izan dela esan dezakegu, burututako ekintza gehienak ondo atera direlako; hala ere, herritarren giza-katearekin ez dugula asmatu onartu beharrean gaude. Oso jende gutxi gerturatu zen eta ez zen ondo atera. Bestalde, urtero Hitzarok antolatzen duen Kantu afaria ederki atera zela esan dezakegu. Aurtengoa modu desberdin batean ospatu dugu, izan ere, “Euskaraz bai” astearen barruan kokatuta egon da eta horretaz gain, afaria emateko modua ere aldatu egin da. Irriki elkartea arduratu zen afari goxo-goxoa prestatzeaz eta beraz, mahaietan afaldu genuen, aurreko urteetako txoripistolak eta txorixo pintxoak alde batera utzita. Oraingoan ere, eskerrak eman nahi dizkiegu afarian parte hartu zuten guztiei eta nola ez, laguntzen ibili ziren bazkide eta pertsona guztiei. Mila esker eta ea datorren urtean aurten bezain ondo ateratzen den!

Ordizian “Euskaraz bai” astea ospatu bagenuen ere, ospakizunak ez dira oraindik amaitu. Kontseiluaren 10. urteurrenaren une gorena gerturatzen ari da. Dakizuenez, deialdia abenduaren 13an izango da, Barakaldoko BECen, arratsaldeko 18:00etan. Ekitaldi nagusi honen helburua euskararen normalizazio prozesuan mugarria izango den ekitaldi indartsua antolatzea da. Kontseilutik esan dutenez, abenduaren 13an milaka herritar bilduko gara “Euskaraz bai” esateko, orain dela hamar urte burututako “Bai euskarari” jaialdi erraldoian egin genuen bezala. Orduan, Euskal Herriko bost kirol estadio bete genituen eta gizartearen euskararen aldeko jarrera irudikatu genuen. Gaur egun, euskararen alde egoteaz gainera, konpromiso berriak behar direla aldarrikatzen dugu. Aldekotasunetik haratago, normalizaziorako bidean konpromisoak indartzearen beharra ikusten dugu, euskara ikasi eta erabiltzearena. Denok euskara ikasten badugu, hizkuntzagatik inor baztertuko ez den egoera batera iritsiko gara, bizikidetza hobetuko dugu; horregatik diogu “Euskaraz bai”.

Nork: hitzaro.2008/11/18 16:30:50.238 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (3)

Errenferentziak:

...o jaialdietara irteerak antolatuko ditugu (Durangoko azokara, Euskaraz bai ekimenera, Kilometroak, Nafarroa Oinez, etab.)Lan-taldea. Euskararen alde...

Erreferentzia: NORMALIZAZIOA - Hitzaro Euskara Elkartea 2008/11/24 14:56:42.547 GMT+1

...ngoko azokara autobusa. Izen-ematea abenduaren 3a baino lehen. ·        Abenduak 13: Euskaraz Bai ekitaldi nagusia Barakaldoko BECen. 15:00etan Ordiziatik aterako gara aut...

Erreferentzia: AGENDA - Hitzaro Euskara Elkartea 2008/12/02 09:32:27.359 GMT+1

...ngoko azokara autobusa. Izen-ematea abenduaren 3a baino lehen. ·        Abenduak 13: Euskaraz Bai ekitaldi nagusia Barakaldoko BECen. 15:00etan Ordiziatik aterako gara aut...

Erreferentzia: AGENDA - Hitzaro Euskara Elkartea 2009/06/04 10:09:45.814 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru