Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/03/22 09:34:31.593 GMT+1

Asteazkenean, martxoak 24, amaitzen da Plan, Plin, Planen izen-emate epea


Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak Aste Santuan antolatuko duen Plan, Plin, Plan goizeko aisia ekintzan izen-emateko epea zabalik dago martxoaren 24ra arte. (Irakurri osorik)

Nork: hitzaro.2010/03/22 09:34:31.593 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/03/18 10:36:49.168 GMT+1

200dik gora lagun Rosa Martinezen txotxongilo emanaldian


                     

Aurreikuspen guztiak gainditu zituen atzo Ikusi Makusi programari hasiera eman zion ekitaldiak. 200dik gora haur bildu ziren Barrenako Batzar Aretoan Rosa Martinezek egin zuen 'Rosa ipuin bat kontaidazu' txotxongilo emanaldia ikusteko. 200dik gora aretoan sartu zirenak, leku eskasiagatik hamarnaka batzuk ezin izan baitzuten sartu. (Irakurri osorik)

Nork: hitzaro.2010/03/18 10:36:49.168 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/03/17 09:10:21.979 GMT+1

Larunbatean, martxoak 20, hasiko da helduentzako dantza ikastaroa


25 lagunek eman dute izena Hitzarok Ordiziako Udalaren babesarekin antolatu duen helduentzako euskal dantza ikastaroan parte hartzeko. Egitasmoa martxoaren 20an hasiko da eta maiatzaren 29ra bitarte iraungo du. Saioak larunbatetan izango dira, 15:30etatik 17:00etara. (Irakurri osorik).

Nork: hitzaro.2010/03/17 09:10:21.979 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/03/15 09:14:58.970 GMT+1

Txotxongilo emanaldia Rosa Martinezen eskutik gaur, martxoak 17, Barrenan

Ikusi Makusi egitasmoaren lehen emanaldia izango da
                          

Rosa Martinezen "Rosa ipuin bat kontaidazu" txotxongiloen emanaldiarekin hasiko da Ikusi Makusiren aurtengo edizioa. Ikuskizuna 3 urtetik 8 urtera bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eta Barrenako Batzar Aretoan izango da, arratsaldeko 17:00etan.    

        

Nork: hitzaro.2010/03/15 09:14:58.970 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

2010/03/08 09:49:12.761 GMT+1

Plan, Plin, Plan haurren jardueran parte hartzeko izen-ematea zabalik


                      

Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak Aste Santuan antolatuko duen Plan, Plin, Plan goizeko aisia ekintzan izen-emateko epea zabalik dago martxoaren 24ra arte.

Egitasmoa martxoaren 29an, 30ean eta 31an, eta apirilaren 6an, 7an, 8an eta 9an egingo da. Matrikula 35 €koa da (30 € Hitzaroko bazkideen seme-alabentzat) eta interesa duenak Hitzaron eman behar du izena (Tel: 943 16 23 66 - hitzaro@gmail.com).

OHARRA: PLAZA MUGATUAK DIRENEZ, IZEN-EMATE ORDENAREN ARABERA OSATUKO DA TALDEA.

Nork: hitzaro.2010/03/08 09:49:12.761 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/03/08 09:25:08.110 GMT+1

Dantza ikastaroa Jakintza Dantza Taldearen eskutik


                     
Helduentzako euskal dantza ikastaroa antolatu dute Hitzarok eta Jakintza Dantza Taldeak Ordiziako Udalaren babesarekin. Egitasmoa martxoaren 20an hasiko da eta maiatzaren 29ra bitarte iraungo du. Saioak larunbatetan izango dira, 15:30etatik 17:00etara.

Ikastaroaren matrikula 35 eurokoa izango da eta izena emateko epea martxoaren 16an amaituko da.

Dantza ikastaroan apuntatu nahi duenak Hitzarora deitu behar du (943 16 23 66) edo e-posta bidez (hitzaro@gmail.com) harremanetan jarri.

Nork: hitzaro.2010/03/08 09:25:08.110 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/03/08 09:21:09.614 GMT+1

Begiraleen lan-poltsa eguneratzen ari da Hitzaro


Hitzaro Euskara Elkarteak, aisialdiko urteko ekintzak aurrera eraman ahal izateko begirale ugari behar izaten ditu ikasturtean zehar eta aurten ere hasiak gara begiraleen datu basea eguneratzen eta osatzen. Begirale lan-poltsa horretako kide izan nahi duenak Elkartearekin harremanetan jarri beharko du 943162366 telefonora deituta edo hitzaro@gmail.com helbidera idatzita.

Nork: hitzaro.2010/03/08 09:21:09.614 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/03/04 09:47:01.693 GMT+1

LABURBIRA, film laburren zirkuituaren izen berria


LABURBIRA, hori da 25 lagun inguruk proposaturiko 72 izenen artean aukeratua izan dena orain arteko Film Laburren Zirkuitua ordezkatzeko. (Irakurri osorik)

Nork: hitzaro.2010/03/04 09:47:01.693 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/03/04 09:35:28.093 GMT+1

Topagunearen Batzar Nagusia apirilaren 17ra atzeratu da


Topagunearen 2010eko ohiko Batzar Nagusia atzeratzea erabaki du Zuzendaritza Batzordeak. Lehen deialdi batean martxoaren bukaerarako hitzordua jarri bazen ere, batzarra apirilaren 17an egitea hobetsi du Federazioaren zuzendaritzak. (Irakurri osorik)

Nork: hitzaro.2010/03/04 09:35:28.093 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/03/01 11:18:04.211 GMT+1

Hitzaroren Batzar Nagusiak 2010erako egitasmoa onartu zuen

GIRO APARTA URBITARTE SAGARDOTEGIAN
          
                   

Barrena Kultur Etxeko Batzar Aretoan egin zen Hitzaroren urteko Batzar Nagusia. Bazkideek 2009ko kontu-balantzearen berri jaso zuten eta 2010erako prestatu den egitasmoa onartu zuten.

Horrez gain, Zuzendaritza Batzordearen berrikuntza proposatu zen eta presidente berria hautatu. Nagore Barandiaranek ordezkatu du zeregin horretan Nekane Apaolaza. Batzordea bera erabirretzeko beste proposamen batzu ere izan ziren eta ondorengo asteetan gauzatuko dira aldaketa gehiago.

Amaitzeko, batzarrak elkartearen biziraupen egokirako hainbat neurri onartu zituen, krisi ekonomiko latza gainditu bitarte indarrean jarriko dituenak.

Giro aparta sagardotegian
Batzarrak Ataungo Urbitarten izan zuen segida. Ohikoa den bezala, bazkide eta mintzalagunak, –AEKko ikasle eta irakasleekin batera– giro aparta jarri zuten Ataunen.

                   

                   

Afaritarako giroa ezin hobea zen eta gauak aurrera egin ahala giroak hobera egin zuen. Aiora eta Joseba trikitilarien laguntza ezinbesteako izan zen hango giroa berotzeko.
Gauedira arte luzatu zen sagardotegikoa baina ez zen gaua horretan amaitu, Beasain eta Ordiziako kaleek ezagutu zuten haren segida.

Nork: hitzaro.2010/03/01 11:18:04.211 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)