Euskal Dantza Ikastaro berria!!!!!!

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2012-01-23 10:43

Iazko arrakastaren ondoren Hitzaro elkarteak Euskal Dantzen ikastaroekin jarraitzea erabaki du. Majorin izango dira klaseak eta lehenengoa Otsailaren 4ean, larunbatean, izango da.

Aurretik, ikastaroan parte hartzeko, izena eman behar da Hitzaron bertan edo bestela, 943162366 telefonora deituta edo hitzaro@gmail.com-ra email bat bidalita ere izena ematea posible da.

Matrikularen prezioa 35 eurokoa da eta izen-emate epea Otsailaren 1a izango da.

Ikastaroan parte hartu nahi dutenak hiru taldetan banatuko dira, eta hortaz, hiru ordutegi ezberdin egongo dira.

11:30etan oinarrizko mailako talde bat egongo da. Arratsaldean, berriz, 15:00etan 1.mailako ikastaroa izango da. Hemen, aurretik oinarrizko ikastaroan parte hartu dutenak egongo dira. Eta azkenik, 16:30etan jarraipeneko ikastaroa egongo da.

Animatu!!!!!!!


Utzi iruzkina: