Kontseiluak, abenduaren 13an, Barakaldoko BECen, egingo duen ekitaldira joateko autobusen txartelak erosteko epea, ABENDUAREN 10 arte luzatu da. Beraz, ABENDUAREN 10A, ASTEAZKENA, izango da azken eguna Goierrin autobus-txartelak erosteko. BECeko sarrera autobusean bertan emango da.Dagoeneko badago txartela erositako hainbat jende eta bidaia ziurtatua da. Erregu berezia egin nahi zaio autobusez joateko asmoa duen jendeari: MESEDEZ, LEHENBAILEHEN EROS DEZALA TXARTELA, antolakuntza garaiz eta behar bezala egin ahal izateko. Autobus-txartelen salmenta-tokiak:
- Beasainen, Basakana tabernan (J. M. Iturriotz, 11) eta
Arrano tabernan (Kale Nagusia, 12).
- Idiazabalen, herriko ohiko tabernetan.
- Lazkaon, Gerriko liburudendan (Elosegi 16)
- Ordizian, Hitzaroren bulegoan (Egutera bidea, 5;
lehengo Milagrosa ikastetxea, tfnoa.: 943 16 23 66) eta Mujika liburudendan
(Kale Nagusia).
- SEGURAN, Elorripe tabernan.
- ZALDIBIAN, Joxepa‑enea tabernan.

Idatzi artikulu bat