
Helduentzako euskal dantza ikastaroa antolatu dute Hitzarok eta Jakintza Dantza Taldeak Ordiziako Udalaren babesarekin. Egitasmoa martxoaren 20an hasiko da eta maiatzaren 29ra bitarte iraungo du. Saioak larunbatetan izango dira, 15:30etatik 17:00etara.
Ikastaroaren matrikula 35 eurokoa izango da eta izena emateko epea martxoaren 16an amaituko da.
Dantza ikastaroan apuntatu nahi duenak Hitzarora deitu behar du (943 16 23 66) edo e-posta bidez (hitzaro@gmail.com) harremanetan jarri.
Idatzi artikulu bat