Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/01/01 11:43:09.926 GMT+2

Euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena sinatuko dute Ordizia Rugby Elkarteak eta Hitzarok bihar

                  

                        

Herriko elkarteetan euskara sustatzeko Hitzaro Elkarte Kulturalak otsailean abiatu zuen Elkarteekin Hitzarmengintza programak Ordizia Rugby Elkartearekin (ORE) du lehen hitzordua. Rugby elkarteak eta Hitzarok zazpi hilabete daramatzate elkarlanean eta hitzartu dituzten konpromisoei ofizialtasuna emateko ekitaldia egingo dute bihar, URRIAREN 2an ARRATSALDEKO 19:00etan, BARRENA KULTUR ETXEKO BATZAR ARETOAN

 

Euskal Herriko zein Ordiziako hizkuntza errealitatea aintzat hartuta abiatu zuten OREk eta Hitzarok hartu-emana otsailean. OREk duen izaera sozial eta parte-hartzaileagatik hizkuntza normalizazioan izan dezakeen eraginkortasuna agerikoa da eta horretarako ezinbestekoa da urratsak ematea elkartearen euskalduntzean. Helburu horrekin elkartearen diagnosia egin zen martxoa-apirilean eta ondorioztatutako emaitzen irakurketa egiten aritu dira bi elkarteetako teknikariak uztailera arte.

 

Azken asteotan elkartearen euskalduntzean areagotzeko konpromiso zehatzak hitzartu dituzte OREk eta Hitzarok, eta bi zuzendaritzen onespenarekin hitzarmena adostu dute. Aipatu akordioak urte bateko iraupena izango du eta behin-behineko balorazio bilerak izango dituzte hitzarmenak jasotzen dituen alde bietako konpromisoen garapenaz hausnartzeko.

Nork: hitzaro.2009/01/01 11:43:09.926 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...:70.85pt 3.0cm 70.85pt 3.0cm; mso-header-margin:36.0pt; mso-footer-margin:36.0pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} --> Euskararen erabilera su...

Erreferentzia: Euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena sinatu dute Ordizia Rugby Elkarteak eta Hitzarok - Hitzaro Euskara Elkartea 2009/10/03 01:00:42.614 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.