Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/12/05 23:01:21.468 GMT+1

Hika erabiltzeko liburua salgai

Dagoeneko kalean dago hikaren erabilerari buruzko lehenengo eskuliburua: Mintza hadi, lagun!. Ritxi Lizartzak idatzi du, azken 10 urteetan eman dituen ikastaroetan pilatuko esperientzian oinarrituta, eta Maramara Taldeak argitaratu. Hika erabiltzeko proposamen teorikoaz gain, adibide bibliografiko ugari bildu ditu, baita irakurle-ikasleentzako dozenaka ariketa ere.

 Liburuarekin batera, DVD bat eta ariketen erantzunen liburuxka eskuratuko duzue.

 Durangon salgai egongo da eskuliburua, abenduaren 4tik 8ra, Maramararen erakusmahaian, eta egileak horren inguruko azalpenak emango ditu.

Ordiziako liburu azokan ere (abenduak 18, 19, 20) eskuragai izango da liburua.

Nork: hitzaro.2009/12/05 23:01:21.468 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru