Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/12/09 09:09:13.504 GMT+1

Hitzarok Liburu eta Disko Azoka antolatuko du abenduaren 18, 19 eta 20an


Liburua eta Disko Azoka antolatuko du aurten Hitzaro Elkarte Kulturalak Lazkao, Segura eta Ataunekin batera. Euskal kulturaren salmenta eta sustapena bultzatu asmoz, Ordiziako elkarte kulturalak abenduaren 18, 19 eta 20rako azoka antolatzeko apustua egin du aurten. Azoka Andramari kaleko 31. zenbakian izango da.

                          

Liburu eta disko salmenta ez ezik, elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu egun horietarako: ipuin kontaketa (Arrate Leunda), irakurketa eta musika emanaldia, liburu irakurketa, sari banaketa (azokarako kartel lehiaketarena), musika, pintxoak, salda...

Hitzarok aste honetan zehar zehaztuko du hiru egunetako egitaraua eta azokan aurkitu ahalko diren materialen zerrenda.

Datozen egunetan hori guztiaren berri emango da blog honetan eta komunikabideen bitartez.

Informazio gehiago

Nork: hitzaro.2009/12/09 09:09:13.504 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru