Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/09/10 11:40:17.095 GMT+2

Hitzarok Goierriko Hitzaren sei hilabeteko 5 harpidetza zozketatuko ditu bazkideen artean

                        


                     


Hitzarok, Goierriko Hedabideak-ekin elkarlanean, Goierriko Hitzaren sei hilabeteko 5 harpidetza zozketatuko ditu bazkideen artean. Oraindik harpidedun ez direnek, zozketan sartzeko Hitzaroko bulegora deitu beharko dute (943 16 23 66) edo mezu honi erantzun. Zozketa urriaren 8an egingo da eta izen-ematea bezperan (urriaren 7an) itxiko da.


Goierriko Hedabideak  SM-k bost urte daramatza Goierriko Hitza egunkaria eta www.goierrikohitza.info web orria argitaratzen, eta 2006tik Goierritarra aldizkaria (lehendik 17 urteetako bidea egina zuen aldizkariak).

Goierriko Hitzak   eta Goierritarrak egunkariaren eta aldizkariaren  presentzia eta euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko ekimenak egin nahi dituzte. Helburua ahalik eta Goierritar gehienengana iristea da, eta herritarrak euskaraz irakurtzera ohitzea. Horretarako, Goierriko Hitza egunkariaren eta Goierritarra aldizkariaren harpidetzak sustatzea da helburua, eta gaur egun harpidedun ez diren herritarrengana iristea.

Nork: hitzaro.2009/09/10 11:40:17.095 GMT+2
Etiketak: hitza hitzaro logoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru