Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/10/24 11:16:03.693 GMT+1

IKASTAROAK

Aisialdia eta kultur jarduerak nahasten dituen eskaintza erakargarria egin nahi zaie 16-30 urteko eta hortik gorako “gazteei”, Topagunearen bitartez kontratatutako tailer ezberdinekin: hankapaloak, makillaje artistikoa, artilezko panpinak, koadernaketa, mural/grafiti tailerra, joskintza, funky/hip-hop, malabareak, antzerki teknikak, dantza garaikideak, DJ emanaldiak... Hots, aisialdirako alternatiba euskalduna, partehartzailea eta hezkidetzailea.

Ezarritako helburuak lau dira: herriko gazteei egitasmo dinamikoa eskaintzea; adinaren araberako eskaintza erakargarria eta duina egitea; aisialdiko eskaintza partehartzailea eta hezikidetzailea luzatzea; eta, gazteen izaera sortzailea eta euren lan artistikoak gizarteratzea.

Aurten antolatu ditugun ikastaroak:
  • Joskintza: irakaslea Amaia Oar-Arteta, urtarrilak 22-29-otsailak 5, matrikula 10€.
  • Abaloarioak: irakaslea Amaia Oar-Arteta, otsailak 28- martxoak 6-13, matrikula 10€.
  • Udaberriko postreak: irakaslea Amaia Oar-Arteta, apirilak 8-15-29, matrikula 15€.  


  • Makilajea: Topagunea, maiatzak 15-22-29 eta ekainak 5-12, matrikula 30€.

  • Barreterapia: irakaslea Edurne Lasa, Taupada antzerki taldeko kidea, irailak 30-urriak 7-14, matrikula 24€.
  • Marmelada: irakaslea Amaia Oar-Arteta, urriak 15-22-29, matrikula 18€.
  • Sendabelarrak: EHNE, azaroak 18-20-25-27, matrikula 20€.

  • Turroiak: Amaia Oar-Arteta, abenduak 3-10-17, matrikula 18€.
       

Nork: hitzaro.2008/10/24 11:16:03.693 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

Errenferentziak:

...aro Euskara Elkartearen blogaren aurkezpena. 19:30ean D’elikatuzen. ·        Abenduak 3: Gabonetako gozo eta turroien ikastaroaren hasiera (izena ematea azaroaren 28ra arte). ·   ...

Erreferentzia: AGENDA - Hitzaro Euskara Elkartea 2008/11/24 11:28:46.329 GMT+1

...aro Euskara Elkartearen blogaren aurkezpena. 19:30ean D’elikatuzen. ·        Abenduak 3: Gabonetako gozo eta turroien ikastaroaren hasiera (izena ematea azaroaren 28ra arte). ·   ...

Erreferentzia: AGENDA - Hitzaro Euskara Elkartea 2009/06/04 10:09:44.593 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru