Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/06/30 09:33:56.541 GMT+2

Irakurri, Gozatu eta Oparitu Uztailaren 24ra arte

                                                    


Irakurri, gozatu eta Oparitu kanpaina azken txanpara iristen ari da. Iragan apirilaren 23an eman zitzaion hasiera euskarazko irakurketa sustatzea helburu duen egitasmoari. Ekimen honen bidez, Topagunearen kide diren elkarteek euskararen erabilera gozagarria bultzatu nahi dute.

 

Udal liburutegira gerturatzen denak 100 liburu gomendagarriren zerrenda izango du eskura, eta egitasmoan parte hartzen duen orok, irakurri duen liburuaren informazio fitxa betetzearen truk, % 25eko deskontu txartela jasoko du Mujika liburu dendan nahi duen euskarazko liburua erosi ahal izateko.

 

Egitasmoan parte hartzeko ez da derrigorrezkoa irakurtzeko aukeratzen den liburua 100 liburu gomendagarrien zerrendakoa izatea, nahikoa da euskarazko liburua bada.

Nork: hitzaro.2009/06/30 09:33:56.541 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru