Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/06/20 09:55:30.504 GMT+1

Liburu Azokak harrera bikaina izan du ordiziarren artean

                     
                     
 
Gaur (igandea) irekiko ditu azken aldiz ateak Ordiziako I. Liburu Azokak. Ostiral iluntzean hasiera ekitaldia egin zenetik ehunka herritar pasa da bertatik bi egunotan.

                     

Eguraldi hotza ez da oztopo izan jendea bertaratzeko. Durangoko nobedadeen hotsak eta elkarteak egiten dituen beherapenak ederki aprobetxatu dituzte ordiziarrek.

                     

Ostiralean ireki zituen ateak I. Liburu Azokak dantza ekitaldiarekin. Ondoren, azokako kartel lehiaketan parte hartu dutuenen sari banaketa egin zen eta arratsari hotza kentzeko, txoripistolak izan ziren bildutako guztientzat.

Gaur, igandea, eguerdian, salda eta txorixo pintxoak izango dira azokara gerturatzen direnentzat.

Arratsaldeko 5etan, Arrate Leunda ipuin kontalaria izango da D'Elikatuz Zentroan.

Oraindik inguratu ez zaretenok aukera bikaina duzue oraindik gaur goizean eta arratsaldean. Animatu!

Nork: hitzaro.2009/06/20 09:55:30.504 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...azken aldiz ateak Ordiziako I. Liburu Azokak. Ostiral iluntzean hasiera ekitaldia egin zenetik ehunka herritar pasa da bertatik bi egunotan. (irakurri gehiago) Nork: hitzaro.2010/1...

Erreferentzia: Liburu Azokak harrera bikaina izan du ordiziarren artean - Hitzaro Euskara Elkartea 2010/01/15 09:29:49.804 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.