Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/07/02 10:21:05.410 GMT+2

Makillaje ikastaroak arrakasta handia izan du aurten ere

                     

Arrakastarekin amaitu da aurten ere makillaje ikastaroa. Joan zen asteartean eman zioten amaiera aurtengo ekitaldiari. Beatriz Etxaidek egin ditu irakasle lanak eta adin desberdinetako 12 lagunek hartu dute parte. Etxaidek aitortu duenez "oso talde ona izan da, gogotsu etorri da eta ikasteko gogoarekin".

Norberak ikastaroan ikasitakoa praktikan jartzeko garaia heldu zitzaien azken saioan, Beatriz gainean izan bazuten ere, norberak bere burua makillatu behar izan zuen asteartean.

Ikastaroan parte hartu dutenen arteko giro ezin hobea izan da eta aurrerantzean ere egitasmoa berrartzeko hautua egin du elkarteak.

Nork: hitzaro.2009/07/02 10:21:05.410 GMT+2
Etiketak: ikastaroa hitzaro makillajea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru