Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/20 10:23:09.396 GMT+1

Mauleko Maskaradetara irteera Hitzarorekin martxoaren 14an

Izen-emate epea martxoaren 6 arte egongo da zabalik eta autobusaren prezioa 10 eurokoa izango da

Martxoaren 14an, larunbata, Maskaradak ospatuko dira Maulen (Zuberoa), eta Hitzaro Euskara Elkarteak autobusa antolatuko du Lazkaoko Goierriko Euskal Eskolarekin, Itsasondoko Arbelaitz Elkartearekin eta Segurako Hitz eta Irri Euskara elkartearekin batera. Goizeko 9:00etan Arboledan elkartu eta abiatuko gara. Itzulera ordua 19:00etan izango da.

Hitzarok goierritar guztiak animatu nahi ditu Barkoxeko maskaradetara. Izan ere, “egun oso ona pasa, euskaraz mintzatu, eta mugaz bestaldeko xiberotarren inauteriak eta hizkera aditu eta gozatuko dugu, nola ez!”. Autobus txartelak 10 € balio du eta Hitzaro Elkartearen bulegoan eros daiteke edota 943 16 23 66 telefonora deituta.

Euskal tradizioa eta folklorearen erakusle zaharrak dira Zuberoako maskaradak. Aurten Barkoxeko gazteek hartu dute maskaradak antolatu eta herriz herri eramateko ardura. Zuberoako 10 herritan egingo dituzte emanaldiak.

Nork: hitzaro.2009/02/20 10:23:09.396 GMT+1
Etiketak: hitzaro maule maskarada | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru