Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/08 11:14:14.914 GMT+2

HUHEZINEMA jaialdian saritutakoak

HUHEZINEMA lehen edizioko fikziozko film eta dokumental laburren jaialdiak baditu bere lehendabiziko irabazleak.

 

IRABAZLEAK:

 

HUHEZIko ikasleen lanetan:

HUHEZIko fikziozko lanik onena: TEMPUS FUGIT                (Zuzendaria: Nerea Ruiz de Azua)

- HUHEZIko dokumental onena: PEOPLE ARE STRANGE        (Zuzendaria: Iagoba Domingo)

 

Lehiaketan:

- Fikziozko lan onena: MONTENEGRO                                       (Zuzendaria: Lander Camarero)

- Dokumental onena: LA DISCAPACIDAD INVISIBLE         (Zuzendaria: Ane Larrañaga)

- Goiena saria (Euskarazko film labur onena): ITZALAK           (Zuzendaria: Iñigo Quintana)

 

 Hona hemen HUHEZINEMAko sarituak eta aurkezleak (Kepa Errasti eta Arkaitz Gartziandia).

Horiexek, beraz, HUHEZINEMA jaialdi honetako irabazleak. Dena den, mila esker jaialdian parte hartu duten gainerako lan guztiei, eta jaialdian sinestu duten pertsona guztiei.

Saritutako filmak ikusteko interesa izanez gero, hilaren 9an, ostirala, izango dituzue ikusgai Kultur-Aten (Arrasate), arratsaldeko 20:00tan. Animatu, merezi du eta! 

Nork: huhezinema.2008/05/08 11:14:14.914 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Badago aukerarik ikusteko nonbait Interneten bidez?

Nork: juanlu.2008/05/29 10:51:42.628 GMT+2

Guk dakigunez, Huhezineman saritutako lanak ez daude Inteneten ikusgai... Saritutako lan guztiak edo konkretuki bat ikustea asko interesatzen bazaizu, jarri gurekin harremanetan eta moduren bat bilatuko dugu.

Nork: huhezinema.2008/06/04 08:59:54.773 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.