
Eguraldia ez da izan txarra, baina lainotua, eta elurra ere egin digu; ez egun osoan. Tenperatura -10 eta -5 gradu bitartekoa, gorabehera handiekin.

Niri nahiko luzea egin zait, baina nahiz eta ia ilunduta (17:30ean iritsi naiz Kuusamora) iritsi naiz eta ez da gutxi. Euskaldunon taldekook ondo bukatu dugu denok. Ea biharko ondo errekuperatzen naizen. Horretarako, Pakek emandako errezeta erabiliko dut. Biharkoa ere 65 Km.koa da baina ez dirudi hain aldapatsua denik. Ia egia den.
Erantzunak
(Michael Ende)
Nork: nivea.2008/03/10 00:40:10.551 GMT+1
m PIC DU PANTES.JPG
Nork: Etiam.2008/03/10 09:28:20.281 GMT+1
Zer moduz Laponiako zure ametsa?
Amets bat egi bihurtzeko prozesuan, inportantiena ez omen da ametsa lortzeko momentua, ametsa lortzeko bidia edo prozesua bera baizik. Behin ametsa lortuta, listo, dagoeneko ez da amets...
Eutsi goixari, eta majo gozau zure amets-bide zuri horrekin...
Hi, eta hurrengo kronikan ia apur bat gehixago luzatzen haizen, ni goguakin geratu nok eta. Zer dok, kantsaziuagaittik, ala hotzan hotzakin emoziuak ere izoztuta al dittuk?
Alimo!
Nork: Lillo.2008/03/10 15:07:28.756 GMT+1
Nork: txino.2008/03/10 17:11:47.648 GMT+1