Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/11 22:38:13.421 GMT+1

3. etapa: Taivalkoski - Syötekeskus (Kyula): 59 Km.

Etapa lasaiagoa zirudien baina ez da horrela gertatu. Gauean eta goizean euria egin duenez, elurra bustia zegoen eta horrela polikiago ibiltzen ziren eskiak.

Zortzikotea

Ibilbide hasiera Raulekin eta Andonirekin egin dut, baina 29. Km.tik aurrera zortziko talde bat osatu dugu Jose Luis, Nekane, Rosa, Fran (katalana) eta Mertxerekin. Oso gustura egin dugu azken partea, kantari ere jardun dugu, nahiz eta bukaeran nekea sumatu. Taldean nekea gutxiago sentitzen da eta horrela izan da.



Aldapa dezente izan ditugu, batez ere azken aurrekoa eta azkena. Aldapa luzea izan da azken aurrekoa eta hori gutxi balitz, azkenean eski estazio batean bukatu dugu, 2 Km.ko igoera egin ondoren. Bukaeran arrastre bat hartu dugu hotelera iristeko eta menditxo batean gaude hotel ederrean.

Etapak 54 Km. zituela esan ziguten baina azkenean 59 Km. izan dira.

Masajea

Etapa bukaeran ahal dena. Batzuek saunara, beste batzuek biharkoak prestatzen... nahikoa lan. 16:30ak jota iritsi gara eta nik masaje bat hartzeko izena emana nuen, 16:30erako. Zuzenean joan naiz izerdiz blai eginda eta 16:40ak zirenez esan dit kentzeko arropak eta han jarri naiz biluzik eta kriston masajea eman dit hanketan. Han bakarrik nire hanka pelotak txikituta zeuden eta.

Kontuz! Bihar 84 Km.


Afaria goiz izaten da eta berehala joan beharra dago. Arratsaldeko 18:30ean afaltzen ginen denok. Gero, 20:00etan bilera izan dugu parte hartzaile guztiok, egunero bezala, biharko etapari buruzko xehetasunak jakiteko. Hemen aurpegi serioak denok. Biharko etapa oso luzea da (84 Km.) eta esan digute 11-12 ordu beharko ditugula osorik egiteko, eta ahal dela osorik iristeko. Irteera ordua aurreratu egin dute, 18:30era eta hala eta guztiz ere gu iritsi orduko izango dira 19:00ak. Ordu horretan hemen iluna da eta frontalak eraman behar ditugu.

Umorea ez dugu galdu baina kezkatuta gaude eta batzuk urduri ere bai eskiei zelako argizaria eman asmatu ezinik. Ni ere bihar eskamadun eskiak utzi eta argizaria dutenekin aterako naiz, azkarragoak direlako eta 20:00etan ez iristeko, badaezpada.

Orain gehienak ohean daude eta ni ere banoa lehenbailehen.

Bihar, ahal badut, kontatuko dizuet nola joan den.
 
Eskerrak nire amak esan zidan errezatuko zuela nire alde egunero.

Ondo izan.




Nork: ibiltarixa.2008/03/11 22:38:13.421 GMT+1
Etiketak: eskia | Permalink | Erantzunak (14) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nekane eta Alberto entzun zaittuegu irratixan eta ondo.
Bixarkua gogorra izango da, baina danok taldian, elkarren arrimuan, ilunetan edo frontalakin, ailegauko zerate.
Zuen berrixen zain egongo gara.


Nork: Ira.2008/03/11 23:01:35.365 GMT+1

Ene Alberto ze ilusio irratian entzutia! Ea bihar blogean jartzerik dakaten grabazioa. Animo eta dudarik ez dakat Elgetako burugogor honek ilundu aurretik amaitxuko dituala bihar 84 kilometruok! Aupa zuek!

Nork: etiam.2008/03/11 23:10:46.590 GMT+1

koñata ta koñaka, Osorik ahal zaoz oraindik? Esperem que tot vagi be. Take it easy, mate (laisi, brother¡¡¡¡) Patxo bat. Mertxe da Santi

Nork: sant cugat for ever.2008/03/12 02:26:19.091 GMT+1

Ni ere bihar eskamadun eskiak utzi eta argizaria dutenekin aterako naiz, azkarragoak direlako...diozu, Ia ba, Piruk emandako argizari ikastaro trinkoa zeozetarako balio dizun. Argi ibili argizarixakin.

Nork: bestué.2008/03/12 02:34:03.173 GMT+1

Aupa, Alberto, hau da inbidixia!

Artistak zerate, gero...!  Zuek eskixeri masajia eman, eta antolatzailliak zuen hankeri.

Bueno, ia eguraldi ona egitten dizuen gaur, bestela bigotiak eta bizarrak ere izoztuko jatzuez eta. 84 km ez da bromia, txo! Gaur aillegauko zerate Laponiako abentura horren punturik gorenera.

Bueno, Albert, konfiantza osua jaukat onik aillegauko haizela...
Gaur gabian esango diguk ia G punturik topau doken bidian.

Eutsi gogor.

Nork: Lillo.2008/03/12 08:46:57.230 GMT+1

kaixo

Nork: maris.2008/03/12 09:54:06.780 GMT+1

Aupa Alber! Goizero zuen berri jakitia pozgarrixa da.Ea ondo amaitzendozun gaurko eguna.Zorte on!

Nork: maris.2008/03/12 10:05:45.772 GMT+1

Apa Alberto!!!
Argizarixekin hegetan iritsiko haiz, ez euki dudarik.
Eta bestela, fondista konsolidauek bezela, kulpa argizarixeri bota, beti funtzionatzen jok aitzakixak!
Animo!!! to irrintzi bat:
aiaiaiaiiaiaaaaaiaiaiiaiaiaiaajiiiiijiijai!!!!!

Nork: P3.2008/03/12 10:19:38.091 GMT+1

kaixo denori.

hau irakurtzerakoan zihur nago gehientxuenak behintzat ondo bukatu

izango dezutela gaurko etapa gogor hori.Bihartik aurrera dena ALDAPA BEHERA.Muxu handi bat Isabeli eta besarkada bana Asteasutik.Xabin

Nork: xabin.2008/03/12 11:07:52.324 GMT+1

Enterau gaituk bihar erreka bat zeharkatu behar dela, eraman bainu jantzia badazpapa ere. kontu, eta animo txapeldun.

Nork: finlandiar bat.2008/03/12 19:51:46.580 GMT+1

Aupa aitxa. Bueno ointxe bertan jakin dou zure berri ta osorik zaozela badakigu behintzat. Zelan dakazu begixa? Badakizu itsu-itsuan ezin dozula eskiau, asi ke zaindu zaitxe.
Gabian ibuprofeno bat hartu ta bixar goizian beste bat. Rekuperatzeko ondo jan ta ondo lo in ez dao beste sekreturik eta.
Ta oin importantiena: trabesiako zure eski berrixak hartu ditxut Alpietarako, ondo estrenauko ditxugu, trankil.

Zu, Txikito de Antzuola, badakizu Albertek okasio onetarako gordetzen dabala bere erroparik onena ta oinguan ere prestautakuekin jun da: Zubin zorro polarra, aman txalekua...

Patxo bat

Nork: Etxeko txikixa.2008/03/12 21:27:04.550 GMT+1

banan banan ezin dizuet erantzun gaur eta beste batean izango da. eskerrak den animoengatik. talde osoak gustora ikusten ditugu zuen erantzunak. asko eskertzen ditugu eta denok nirekin egon zarete gaurko zeharkaldi luzean. aupa zuekbhfbbl

Nork: Alber.2008/03/12 22:23:17.726 GMT+1

Bon dia.
Diganle al Alberto.
Hurrengo itzulia itsas bidaia mediterrany - kantauri igerian.
Hamar etapa eta cuatre cullons.

Aupa Koñau
El Josep de Cap Roig

Nork: El Josep de Cap Roig.2008/03/12 22:36:26.594 GMT+1

Kaixo Alberto, gaur enteratu nau blogearekin, eta azken etapako kronika irakurrita gero gogoratu naiz eskiarekin, azkenean ez gendun itzegin, ze pena...eskiak garajean. Beno besarkada bat denontzat eta aurrera. ¡Aupa la txorta!

Nork: martin.2008/03/12 22:37:20.041 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.