Etapa oso luzea izan da, bere luzean gogorra oso.
Eguna argitu aurretik
Goizean goiz, 06:30ean hoteletik behera jaitsi eta 6:45ean hasi gara eskiatzen, ia eguna argitu gabe zen oraindik.

Hasi eta 5. km. ingurura iritsita, aurrean zihoazenek erreka batekin egin dute topo eta pasatzeko uretara sartu beharra zegoen elurra urtu egin delako. Ausartenak botak kendu eta pasatu egin dira; gehienok buelta eman eta kilometro gehiago egin ditugu zubitik pasatzeko.
Jan eta edan
Anua postu dezente zegoen bidean eta denak beharrezkoak izan zaizkigu. Gehienetan mehu (hemengo edari tipikoa, aranen edo grosella modukoen
zukua) ematen digute; baita ere mahaspasak eta txokolatea.
Ibilaldiaren erdi inguruan tipi batean zopa beroa, mehu eta kafea edo tea. Gaurko zopa ere oso ona zegoen, berotu beharra geneukan eta ederki sartu zaigu. Hau 44. Km.an izan da.
Handik bukaerara arte beste 40 km. Luze egin zait bidea, baina bazkal ondoren pentsatu dut lortuko nuela.
Bakardadea, isiltasuna
Denbora guztian erritmoa markatu diot nire buruari. Atzoko taldetik apur bat atzerago joan arren anua-postuetan elkartu gara. Azken 5 km.ak oso luzeak
egin zaizkigu eta aintzira handi bat zeharkatu dugu Ranua herrira iristeko.
Ez dugu etxe bat bera ere ikusi 90 km.an. Bakardadea, isiltasuna, pinuak eta dena elurtuta.

Azkenean denok oso pozik, baina baita oso nekatuta ere
Gorputza txikituta daukat, baina biharko berriz martxan
izango dut.
Gaur sauna, dutxa eta afari edarra bilera aurretik.
Bihar biharkua
Biharko etapa ez da oso zaila, laburragoa behintzat bai: 44 km. Ea arratsaldean, iritsitakoan denbora pixka bat hartzen dugun herria ikusteko.
Nekatuta nago eta ohera noa. Bihar 07:00etan diana, gure eguneroko sokamuturrari ekiteko. Zezenik ez, baina zuen animoak akuilu helmugara iritsi arte.
Bihar arte, ondoloin.
Erantzunak
Karrera edo zigorra?
Nahiko kontentu entzun genuen zure ahotsa irratian.
Aurrera beti, meta ikusi arte.
Gurutze
Nork: Gurutze.2008/03/12 22:40:16.056 GMT+1
Atzo gustora entzun genituen zure hitzak irratian, eta gaur telebistan ere ikusi zaittugu.
Segi gogor eta disfrutatu ixiltasunian eta bakardadean.
Nork: Antzuolatik.2008/03/12 22:50:58.393 GMT+1
Etapa reina eta problema barik?? hi......hau inda jaok!!!!
Hurrengo errekan bat tokau ezkero, piraguia hartu,pare bat eskimotaje eta listo. Hik abixau ta jungogaitxuk piraguia eruatera..... total...ain hurrin eztok eongo ez??
Benga ba Alberto....segi gogor....zailena inda jaok ta!!!!
P.D:Elgoibarkua?????.....hay que joderse!!!!!
Nork: Txikito de Antzuola.2008/03/12 23:13:39.675 GMT+1
Elgoibartarrari
Apropos esan zaban Albertok Elgoibarkoa zala, Elgetan ez da kalerik geratzen eta bere izenarekin bataiatzeko. ;-)
Zailena eginda, ezta? Animo!
Nork: etiam.2008/03/13 07:44:03.021 GMT+1
Hori dok, hori, sasoia! "Elgebartar" (elgetar elgoibarreratu) batentzat ez dok hainbeste, ala?
Bueno, ia gaur majo gozatzeko aukeria dakazuen... Atzo sokamuturra, eta gaur kalejiria.
Segi bizkor!
Nork: Lillo.2008/03/13 07:46:35.426 GMT+1
Diosloscriayellossejuntan
Nik bai atzeman Lakuako pasillutan Alberto falta zala. Atzo Asteasun zuei buruz jardun giñan, ta hala nun esateiei Elgoibarko tipo batekin dabiltzala ta blog bat dutela ta ta ta ... sartu gea ta zeiñ izango ta Alberto.
Earki, ikustet ondo zabiltzatela. Ale, disfruta asko, argizayai dabilkizkizuenak hartu neurriya ta kontuz ibilli. Muxu bana denoi: Urkia, Ixabel, Baxko, Aduriz, Raul, Andoni, Mertxe... ta zutzat noski.
Nork: marijuli.2008/03/13 08:40:41.824 GMT+1
Nork: bestué.2008/03/13 10:13:57.630 GMT+1
Gutxi falta da bukatzeko, laster egongo zera hemen zure patxaran goxo eta fresko bat edaten. Gorde indarrak bueltarako eh!!
Nork: Alain.2008/03/13 10:58:59.383 GMT+1
Nork: aozar.2008/03/13 13:54:24.869 GMT+1
Aupa Alber
Oin letu ditxut kronika eta erantzun danak illaran, hau da hau animo pilla, ez zaudete ez kejatzeko moduan.
Euasten gabian Lore eta bixok entzun genduan irratiko entrebista, hori da hori jarixua... hotzak eta nekauta egongo zerate baiña berbetako gogorik ez jatzu falta!
Inbidixa pixkat ere badaukat, hurrengo urteren baten etxeko txikixa eta bixok animauko gera... letra txikixan hidatzikot ia ez daban irakurtzen...
Animo eta bueltararte
PD: interesatu guztientzako primizia! Apirillak 9xan Alberto Agirreazaldegin argazki emanaldixa MORKAIKO-k organizatuta.
Nork: Pegaua.2008/03/13 20:04:56.004 GMT+1