etapa zaila eta arriskutsua izan zen elurra oso gogorra zegoelako eta ibilbidea azkarregia.
Ibilbidea arriskutsua
Irten baino lehen antolatzaileek esan ziguten, kontuz ibiltzeko eta jaitsieretan eskiak kentzeko. Kriston abaila hartzen genuen beherakoan eta ezin izaten genuen frenatu. Ondorioz, gehienetan lurrera; larruko ederrak.
Istripu larri bat izan zen: finlandiar batek mokorra hautsi zuen jaitsiera batean eta han zegoen lurrean etzanda gu pasa ginenean, hotzez dardarka, moto-kamilaren zain.
Handik aurrera mantsoago joan ginen denok lesio larririk ez izateko azken egunean.

Amaitzeko gogoa
Nik Nekane eta Rosarekin egin nuen ia ibilbide osoa. Indarrak justuak eta lehenbailehen bukatzea zen gure nahia. Azken kilometroetan Antton eta Txomin zeuden gure zain, laguntzeko. 14:00ak inguru ziren azken mugara heldu naizenean. Poza eta nekea elkarrekin nahasian.
Hotza, galanta. Dutxatzea eta arropak aldatzea nahi genuen, berotasunean sartzeko.
Tornion dena itxita
Ibilbidea amaitu ondoren autobusez eraman gintuzten Torniora, Suediako mugara. Hotelean dutxatu eta kalera joan nintzen Anttonekin eta Txominekin erosketa batzuk
egiteko intentzioarekin, baina dena itxita zegoen eta ustea ustel.

Suediako partea gertu ikusi genuen, zubiaren beste aldean, baina ez ginen haraino iritsi.
Lpin Kulta garagardo fabrika ikustera joan ginen 18:00etan eta nahikoa garagardo edateko aukera izan genuen. Handik hotelera afaltzera eta ondoren bukaerako jaialdia.
Agur festa
Antolatzaileen diskurtsoak entzun ondoren eta diplomak eta domina jaso ondoren, herrialde bakoitzeko ordezkariok, taldeka, egin genuen zerbait azken momentuan inprobisatua. Euskaldunok pare bat kanta abestu ditugu: Maritxu nora zoaz eta Aldapeko.

Espaniarrek egin zuten antzerkitxo polita, eski gainean pasatako astea parodiatuz. Azkenean, denok pozik, trago bana hartu eta ohera. Aurretik eskiak eta maletak prestatu, hurrengo egunean goiz atera behar genuelako.

Bukatu da, akabo
Konturatu gabe astea pasa zaigu. Bukatu da ibilbidea 440 Km. Finlandian barrena, zazpi egunez elurrez blai, zurian murgilduta, nire eskien hotsa izan dut une askotan bidaia lagun eta musika bakarra.
Laster etxera. Bidaia astunean izango da hausnarketa egiteko nahikoa asti.
Luze amestutako parajeetan egin dut eski gainean bidaia; baita nire barnera bidaia luze eta sakona ere. Nire mugak ezagutzeko aldarte paregabe izan da hau.
Beteta eta aldi berean liluratuta geratu naiz Laponiak duen erakartasunarengandik.
Itzuliko naiz berriro.
Erantzunak
Nork: etiam.2008/03/16 19:30:11.962 GMT+1
Bueno Alberto......hurrengua nora???
Bilbo-Edimburgo piraguan??? Azkoitxi-Azpeitxi hanka bakarrian??Gernika-Elgoibar patiƱetan??
Zorionak!!
Nork: Txikito de Antzuola.2008/03/16 22:23:15.395 GMT+1
Bukatudaseakabo!!
Nork: Alber.2008/03/17 12:47:25.732 GMT+1
Nork: Alber.2008/03/17 12:51:25.199 GMT+1
Oriyotik:
De dio ! Ni ere nukatu nauk !! Hitxuk potruak hik !!
Nork: Joxemari.2008/03/17 17:48:01.532 GMT+1