Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/10 00:30:03.180 GMT+2

Morkaiko: argazki emanaldia


 Morkaiko Mendizale Elkarteak antolatutako argazki emanaldia izan da gaur eta Rajalta Rajalle-ri buruzko argazkiak aurkeztu ditut. Aretoa ia beteta egonda eta gustura jardun dut Laponian egindako ibilbideari buruzko azalpenak ematen eta bertako irudiak erakusten.

Bideo batean bildu dut dena Aitorren eta Loreren laguntzari esker.
Asko poztu naiz Antton eta  Txomin  nire bidelagunak ere bertan izan direlako.


Eskerrak etorri zareten guztioi eta Morkaikokoei aukera hau eskaini didatelako. Ea  datorren urtean norbait animatzen den  ibilbide hau egitera. 

Hurrengorako ze proiektu daukadan galdetu dit Piruk. Neuk ere ez dakit erantzuten baina buruan badauzkat asmoak. Udarako Transpirenaica bizikletaz egitea eta gero gerokoak. Jarraitzeko prest bazaudete kontatuko dizuet.

Nork: ibiltarixa.2008/04/10 00:30:03.180 GMT+2
Etiketak: eskia | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kaixo Alberto, hemen zeozer
http://www.itxaspe.com/BlogsDeportes/deportes-elgoibar/rajalta-rajalle-alberto-agirreazaldegi-y-su-exposicion/

Eskerrik asko atzoko hitzaldiagatik! ;)

Nork: itxaspe.2008/04/10 22:29:39.473 GMT+2
http://www.itxaspe.com

Nork: itxaspe.2008/04/10 22:30:36.979 GMT+2
http://www.itxaspe.com

Eta gustora entzun zintugun bestiok bebai. Mundiala diaporama eta musdika eta kontakizuna.

Nork: etiam.2008/04/14 11:26:33.535 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.