Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/04 18:01:55.364 GMT+1

Rajalta Rajalle Hiito

Izen xelebre honekin deitzen da Finlandian iraupen eskiko proba luze hau

Errusiako mugatik Suediako mugarainoko luzera du, guztira 440 Km. Astebetean egin behar da, egunean 65 Km inguruko etapak eginaz. Etaparik luzeenak 82 Km ditu. Etapa bakoitza egiteko 8 edo 9 ordu bahar dira eta eguraldi txarra izanez gero auskalo zenbat irauntzen dugun. Orain dela hilabete erabaki nuen parte hartzea. Antton Dorronsoro, beasaindarrak eman zidan bere asmoen berri eta berarekin joateko prest nengoela azaldu nion hurrengo egunean. Prestaketa egoki bat egiteko beranduegi, baina ni ezagutzen nautenek badakite zelan hartzen ditudan erabakiak. Aspalditik nuen proba honen berri baina iaz sartu zitzaidan egiteko gogoa, lau eibartarrek -tartean Josu Elejalde nire laguna- egin zutela jakitean. Eibartarrrek egin badute zelan ez du egingo elgetar batek! esan nion neure buruari. Hilabete honetan prestakuntza egoki bat egiten saiatu naiz, Sonport-eko pistetan eskiatuz eta Elgoibarko kiroldegian eta Mintxetan orduak sartuz. Ez dut prestaketa berezirik egin baina saiatu naiz ia egunero zerbait egiten eta intentsitatea igotzen.

Nork: ibiltarixa.2008/03/04 18:01:55.364 GMT+1
Etiketak: eskia | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

adio bai, eta ahal dozun egokixen ibili. Noizian behin notiziak bialdu.

Nork: bestué.2008/03/08 10:43:30.060 GMT+1

Hemen ateri baina egualdi onik ez. Zure mezuak ondo iristen dira twitterrera. Zuk irakurtzen dittuzu hauek? Ondo ibili eta ia ze moduzkua dan hasieria. Animo.

Nork: Ira.2008/03/08 20:08:36.320 GMT+1

Nork: Juanjo.2008/03/08 20:55:03.416 GMT+1

Aupa Alberto! Animo! Hi haiz hi tipoa!
Bueltarako perretxikoak eukikoizkiu.
Juanjose.

Nork: Juanjo.2008/03/08 20:55:22.541 GMT+1

Aupa kanpeoníssimo! jaso dogu Emaila eta mezua.Saiatuko gara kronika sartzen.Zu zaindu eta oso osorik bukatu, ez zaittugu behar erdi-purdi.

Nork: bestué.2008/03/09 21:31:02.726 GMT+1

AUPA ALBER.

LOS "BIKERS" DE L´ANOIA ESTAMOS CONTIGO.

ANIMO Y A DISFRUTAR DE TODO ESTO.

Martí

Nork: Marti.2008/03/10 11:14:00.649 GMT+1

Aupa, hi:

Gasteizen be bajakagu hire barri blogari esker. Animo, eta amittu arte egurra!!!

Nork: Tokaio.2008/03/12 22:43:12.443 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.