Ibiltarixanak

Ahal dan moduan ibiltziak, nahikua lan ematen dau, nahi dan moduan ibili barik be

 Hemen egunak goiz argitzen du eta gaur diana 7:30ean jo du Nagorek. Gosaria jan eta traste guztiak furgonetara eraman ditugu. Gaur bertatik hasi gara eskiatzen eta gaur ere 35 Km. egingo ditugu. Bidean Edesbergeko eskolako 150 ikasle eta haien irakasleekin gurutzatu gara. Irakasle batek esan digu urtero egiten dutela ibilbide hau eskiekin. Bizikletaz beste egun batean ibilaldi bat eta igeriketarekin osatzen dute klasika bat.  Bide erdian Bergsen gelditu gara eta hemen taberna zegoenez kafea edo tea hartuz atseden bat egin dugu. Aurrera jarraitu eta Oxbergen zegoen Josu gure zain. Heme...


 Txabolan lo egin dugun lehen gaua da. Kanpoan 12º zero azpitik, baina barruan epeltasuna nabari da. Goizean komunetik pasatzea da lehen eginkizuna eta orduan konturatu naiz emakumeek zein zaila daukaten. Eskiatzeko monoa jantzita neukan eta erropa gehienak kendu behar izan ditut komunean. Esan beharra dago komuneko tenperatura kanpokoaren berdina dela eta komuneko tapa altxa eta elurra bistan dagoela. Gosaldu eta gero Sälenera joan gara furgonetaz. Eskiak jantzi eta Vasaloppeteko irteera berean hasi gara. Berehala 3 Km.ko aldapa gogorra igo behar izan dugu. Gero, material bilketan has...


Gaur da Vasaloppet eski proba eta kalera goaz festa giroan murgiltzera. Goizeko 8:00etan telebistaz ikusi dugu irteera. Demasa, 15.000 eskiatzaile baino gehiago denak motroiloan. Morako kaleetan kriston jende pila dabil eta denak zain daude eskiatzaileak noiz iritsiko. Helmugara joan gara eta eskiatzaileak iristen diren bitartean telebistaz ikusi dugu pantaila erraldoian. Azkenean esprintean bukatu da proba eta Brink suediarrak, iazko irabazleak, irabazi du aurten ere. Gainera, lehenengo  bostek 1998tik indarrean zegoen marka hautsi dute. Emakumezkoek ere marka hobetu dute. Beraz, inoizko ...


Vasaloppet proba Moran

12
Alberto Ibiltarixanak | 2012-03-04 00:39

Gaur Moran pasa dugu ia egun osoa. Herri honetako Mikaelsskolan egin dugu lo eta afaria eta gosaria ere guk geuk prestatu eta jan ditugu bertan. Kalean sekulako giroa izaten da Vasaloppet eski probaren inguruan. Bihar da proba nagusia eta 15.000 eskiatzaile inguruk hartuko dute parte bertan. Asteburu honetan herriaren bizimodua erabat aldatzen da. Kanpotik jende mordoa etortzen denez, eskolak ere egokitzen dituzte eskiatzaileei ostatu emateko. Denda eta postu pila jartzen dituzte kaleetan eta eskiatzaileak dira protagonista.Vasaloppet proba 1922an egin zuten lehen aldiz. Eski probari ...


Estokolmo-Mora

4
Alberto Ibiltarixanak | 2012-03-02 23:33

Goizeko zortziretan furgoneta hartzera joan dira Maider eta Josu. Bitartean dirua ateratzeko hartu dugu denbora. Furgoneta bete ondoren Falun aldera abiatu eta bidean gosaltzeko eta erosketak egiteko gelditu gara.Falunera iristean bide baztarrean bazkaldu dugu aintzira izoztuaren ertzean. Haizeak jotzen zuen eta hotzetik babesten ahalegindu gara txamarrak jarrita. Falunen eski pista ederrak daude eta bazkaldu ondoren eski saio ederrra egin dugu.Dutxatu eta alde egin behar izan dugu ez zegoelako lotarako lekurik, beraz, Mora aldera abiatu gara. Arratsaldeko seietan Moran geunden eta Josu...


Ostirala bidaian pasatu dugu. Goizean  Bilbotik atera gara Maider, Josu eta ni, eta gaueko 12:00etan iritsi gara Estokolmora, Frankfurten bost ordu egin eta gero. Hemen elkartu gara Nagore, Kike eta Imanolekin. Haiek beste hagaldi batean iritsi dira. Aireportuan lo egiteko txoko bat aurkitu dugu eta zakuak atera ondoren lotarako asmoan jarri gara. Bakoitzak egin du ahal duena.


Laponia

11
Alberto Ibiltarixanak | 2012-02-29 09:53

Iritsi da eguna. Bihar ateratzen gara Laponia aldera. Lehen ere izana naiz lurralde honetan. Orain dela lau urte joan nintzen lehen aldiz eta orduan sortu nuen bloga. Orduko ibiliak zortzi egun iraun zuen baina orain hiru aldiz gehiago iraungo du.De Laponia 2008 Samiak bizi diren lurraldea da Laponia. Oraingo honetan ez goaz Laponiara bakarrik. Lehen astean Vasaloppet eski proba famatua ateratzen den tokira goaz. Ezin izango dugu 90 Km.ko proban parte hartu, horretarako askoz lehenago eman behar izaten da izena. Beraz, aurten ikusi egingo dugu eta hurrengo egunean aterako gara ibilbidea egi...


Urbasan eskiatzen

Alberto Ibiltarixanak | 2012-02-11 01:25

Ez daukagu urruti joan beharrik eskiatzeko. Atzo Urbasan ibili ginen iraupen eskia egiten eta begira zelako pista naturalak dauden. Beasaingo lagun hauekin joan nintzen: Martin, Eliseo eta Gabriel. Kriston eguna bota genuen eta gero, gorputza erlaxatzeko, sauna, jakuzzi, bainua eta masajea Beasaingo kiroldegian. Halako egunei esker bizitzeak pena merezi du. Ea errepikatzen dugun.


Marxaberet 2012

Alberto Ibiltarixanak | 2012-02-06 00:59

Aurten eski proba hau egitea erabakia nuen Laponiarako entrenamendu bezala. Ez nekiena da Laponian baino hotz gehiego pasako nuenik.Ostiralean igo genuen Beret aldera eta -17º markatzen zuen autoan eta pistan sentsazio termikoa -25ºkoa zen gutxienez, egiten zuen haizearengatik. De Marxaberet 2012 Larunbat goizean ezin izan zen igo haizeagatik eta eguerdian eskiatzea lortu nuen ordu terdi eta izoztuta heldu nintzen autora. Ordu erdi behar izan nuen onera etortzeko. Pistan ez zebilen ia inor eta hau ikusita, hasieran 42 Km egitea pentsatua banuen ere, 21 Km.ko proban parte hartzea erabaki nu...


Udazkeneko egun zoragarri honetan Oiartzungo parajeetan ibili gara Hodei eta biok. Herrian hasi eta Artikutzako bidean zehar abiatu gara, Osentzioko pistatik gora Artikutzako gaina hartu arte. Hemendik Bianditzeko gailurrera igo dugu bizikletatik jeitsi gabe. De Bianditz Gero jeitsiera, GRa jarraituz, Aritxulegira Aiako harriak aurrean ditugula egin dugu, sekulako ikuspegiarekin.De Bianditz Aritxulegitik Arditurrira jeitsi gara bide polita baina arriskutsua jarraituz.


Alberto

Alberto Agirreazaldegi ibilaldiak kontatzen

Estekak