2007/02/07 10:53:06.603 GMT+1
Abenduan, Luistxo Fernandez eibartarra izan genuen gure artean. Honek Codesyntax enpresaren sortzailea da, eta baita Sustatu edota blogak.com webguneena ere.
Luistxo Fernandezek euskarari web 2.0 munduaren barnean bere txokoa aurkitzen lagun dio, eta etorkizunari eta garapenari begira hainbat ekintza bideratu ditu.Baina, emandako hitzaldian batez ere bere proiektu berriari buruz hitz egin zigun, Tagzania. Honek google maps-etan oinarriturik dago; erabiltzaileek mapen bidez egindako: ibilbideak, bidaiak...adierazi dezakete, munduko mapa gida interaktibo baten antzera.

Nork: Yukiko.2007/02/07 10:53:06.603 GMT+1
Etiketak:
tagzania
luistxo
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/02/07 10:08:57.301 GMT+1
Badirudi Web 2.0ren mundu honetan, azken aldian moda berri bat hedatzen hasi dela, bideo grabazioen bidez egindako curriculum-ak Interneten eskegitzearena.Emaitzak ikusita, nahiko burutapen arrakastatsua izan da, batez ere ikus-entzunezko munduan aritzen den eta lan bila dabiltzan jendearentzat, zenbait enpresak jadanik kontratazioak egin dituztelako.
Baina, hala ere oraindik laster da esateko, momentuko joera bat bakarrik izango den edota Curriculum-en formatu berria bezala inposatuko den. Nire ustez, orain unibertsitatean ikasten ari garen askok ez gara hainbat amets-gaizko eta urduritasun sortzen duten ohizko lan-elkarrizketatik libratuko.
Hemen daukagu, adibide gisa, Youtuben aurkitu dezakegun Web 2.0 erako Curriculum baten bideoa:
Nork: Yukiko.2007/02/07 10:08:57.301 GMT+1
Etiketak:
curriculum
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/02/06 22:54:29.061 GMT+1
Zer du azeri honek, behin zure ordenagailuan sartuz gero, internet arakatzeko zure lagun leiala bihurtzen dela?
Alde batetik oso azkarra da, ti-ta batean web gune batetik bestera joan zaitezke. Bestalde, Internet explorer ez bezala, honek spywareak detektatu eta saihesten ditu, gainera hainbat izorratzen duten banner leihatilak blokeatzen ditu. Erabiltzeko oso erreza da eta argia joaten bada, informazioa berreskuratzeko aukera duzu. Eta oso garrantzitsua den ezaugarri bat,software librea da, ez dute etekinak ateratzea helburu, erabiltzailearen beharretan eta honen erosotasunean pentsatzen dute; eta era berean erabiltzaileek beraien esperientziekin nabigatzailea hobetu dezakete. Firefox erabiltzeko aurreko arrazoi guztiak nahikoak ez badira, hara hemen beste bat, Firefox ez du hizkuntzarik baztertzen eta erabiltzaileen laguntzarekin esploratzailea hainbat hizkuntzatan itzulita aurki dezakegu, haien artean euskara aurkitzen delarik!

Nork: Yukiko.2007/02/06 22:54:29.061 GMT+1
Etiketak:
firefox
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/17 14:45:54.472 GMT+1
Web 2.0n youtuberekin probak egiten, eta lanez gainezka gabiltzan egun hauetan lasaitzeko hemen usten dizuet Smoke Cityren , Underwater Love bideoa.
Nork: munequita_imperfecta.2007/01/17 14:45:54.472 GMT+1
Etiketak:
city
love
smoke
underwater
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/12/25 20:38:16.344 GMT+1
Zibilizazio asko egon dira historian zehar, zein baino zein harrigarriagoa: egiptoarra, greziarra, inkak... Baina, azken urteotan zibilizazio berri bat sortu da, indartsua, izugarria, munduko txoko guztietatik hedatzen den zibilizazioa, arraza guztietako herritarrek osatzen duten zibilizazioa: Internet.
Zibilizazio honen historia labur, baina, aldakorraren zehar agintari asko egon dira. Lehenego Microsoft enpresaren diktadura etorri zen. Gutxinaka-gutxinaka, itzalpean, honi boterea kentzen saiatu ziren beste enpresa batzuk agertu ziren, besteak beste hainbat arrakasta izan duen Google, Internet-aren bere sozializazio asmoekin. Handik gutxira iraultza izugarria piztu zen, Tim O´Reilly definitutako Web 2.0 kontzeptuarekin, non erabiltzaileak diren Internet-eko edukien sortzaile, guztiek enpresa handien absolutismoaren kontra jo zuten. Erabiltzaileek protagonismoa eskatzen zuten.
Web 2.0 fenomenoaren ondorioz sortu dira, hala ere, Interne-eko errege-erregina berriak; gehienak gazteak, hogeita hamar urtetara osta-osta heltzen dira, oso ekimentsuak eta guztiak etorkisuna irudikatzeko erreztasun handiarekin, esate baterako: youtube-ren sortzaileak, flicker-renak...
Eta bukatzeko aurkitu dudan irudi kuriosoa, metafora nahiko xelebrea:

Nork: munequita_imperfecta.2006/12/25 20:38:16.344 GMT+1
Etiketak:
erregeak
internet
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2006/12/25 14:14:49.357 GMT+1
Gabonak eta bake garaia: bakea, hori da askok berhar duguna, baina, badirudi gure e-mail zerbitzarietan gutxienez, askotan, ez dugula aurkitzen nahi ez genituen hainbat mezuren artean, spam-ak. 2006ko azaroaren 24ean Aritz Gorrotxategik El Diario Vasco-n idatzi zuen artikuluan, Bake Spam-ak, ongi azaltzen du gehienok askotan bizi izan dugun egoera; guk ezagutzen ez dugun helbide batetik mezu bat jasotzen dugu, askotan publizitarioa, baina, gero eta mota gehiago azaltzen hari dira, Gorrotxategiren testuan agertzen den modukoa, esate baterako.
Mezu hauek gehienetan gogaikarriak izateaz gain, guk ez baititugu hauetan bidatzen diguten informazioa eskatu, gure buruari galdera bat egitera bultzatzen gaituzte: Nondik atera dituzte gure datuak? Ez al dago lege bat gure datuak babesten dituena? Teorian behintzat bai, baina, denok dakigu zer pasatzen den gauza hauekin teoriatik praktikara… Urteko beste garai batean, agian, egoera hau salatzeko meeting luze bat botako nuke, baina, gabonak izanda gauza bakarra dut esateko: Itxi ezazu korreo kontua eta zoaz turroiak eta polboroiak jatera!
Zorionak eta urte berri on!

Chris Ranes - Christmas in Paris I
Nork: munequita_imperfecta.2006/12/25 14:14:49.357 GMT+1
Etiketak:
bakea
spam
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/12/06 16:08:22.628 GMT+1
Probak egiten gabiltza tagzaniarekin eta ona hemen nire herria Portugalete eta bizi naizen kalea.
Portugalete, Simón Bolivar 4 map - Tagzania
Nork: munequita_imperfecta.2006/12/06 16:08:22.628 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2006/11/13 20:42:45.051 GMT+1
Ostiralean, Berria egunkariaren Estilo liburuaren aurkezpena aurre berrian izan genuen Huhezi-n, Bilbon aste honetan izango baita, Irene Arraratsen eskutik,proiektuaren koordinatzailea eta egunkariaren euskera zuzentzailea.
Irenek hasiera batetik argitu zuen liburua kontsulta liburua zela, hau da, eskuartean izateko liburua eta ez apal hotz batean apaingarri giza egoteko (horretarako badaude 25 euroren truke figuratxo ederrak). Beraz, letraz beteriko orrietan, idazten duen edonork izan ditzakeen duda-mudak agertzen zaizkigu. Bestalde, berak esan bezala, liburuan ez ditugu hizkuntzaren erabilerari buruzko arauak aurkituko horretarako Euskaltzaindia baitago.Liburuan Berria egunkariaren hizkera aurkituko dugu, argia, zuzena, erakargarria; gure testuak aberasteko eta janzteko oinarrizko armairua eta kalko ustelak diren birusetatik babesteko txertoa. Euskararen normalizaziorako eta honen erabilera txukunerako ezinbesteko lanabesa dugu.
Liburuaren formatua oso erakargarria da; batetik, atalka banaturik dago jorratzen dituen gaien arabera, honek bilaketak errazten dituelarik. Bestetik, mapak eta taulak ere agertzen zaizkigu informazioa osatzeko. Liburu bukaeran hiztegi bat aurkitzen dugu, non zalantzak sor ditzaketen hitzak agertzen dira, beti ere Berriaren aburuz.
Artikulu honi bukaera biribil bat emateko, ezin daiteke aipatu gabe geratu Berriaren Estilo liburuak batez ere honen arima edo esentzia biltzen duela. Hori baita azken finean paperean pilatutako gomendio eta arau sorta gris bat izatetik ezberdintzen duena; ahots propioa izatea, indartsua, baina, aniztasunaren eztitasunari uko egin gabe, beti ere kemena eta esperientziari lotuta. Eta testuari azken pintzelada emateko Irenek hitzaldiari amaiera emateko erabilitako Samuel Johnsonen aipua: “Ahaleginik gabe idatzia, plazerrik gabe irakurria”.
Nork: Yukiko.2006/11/13 20:42:45.051 GMT+1
Etiketak:
estilo
liburua
berria
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/11/13 09:52:09.446 GMT+1
Asteazken honetan Iban Arantzabalen hitzaldia izan dugu Huhezi-n; Iban 31 urteko Elgetarra da, Huhezi-n bertan irakasle ikasketak egin zituen eta ondoren EHU-n Euskal filologia. Gaur egun Arrasate Irratiko, GOITB eta telematika zaileko zuzendaria da.
Hitzaldian, ikus entzunezko eta komunikazioaren munduan internet-en garrantziari buruz aritu zen batik bat. Internetek, alde batetik, informazioa klik batean eskaintzeko gai da, gertakizunak gertatu orduko informatzeko aukera, honen adibide argia da esate baterako sustatu; bestetik, multimedia erabiltzeko aukera ere badugu, besteak beste, youtube web gune famatua, non mundu osoko jendeak bideoak eskegitzen dituen, edota flickr gure argazkiak sarean edukitzeko baliabide paregabea. Iban Arantzabalen aburuz ezinbestekoa da komunikazioaren alorrean ibiltzen den edonork bloga izatea; blogak informazioaren demokratizazioa eskaintzen baitu, edonork plazaratu dezake bere iritzia honen tartez eta horretaz gain, irakurleekin hartu eman bat sortzeko aukera ere badago erantzunen bidez.
Azpimarratzekoa da interneten idazteko modu ezberdinari buruz esandakoa; erakutsi zigun ezin zirela artikulu luzeak egin, horren ordez, testu laburrak idatzi eta hauek osatzeko informazio iturrietara lasterbideak sortzea gomendatu zigun. Beste zenbait aholku ere eman zizkigun, argazkiekin artikulua osatzea edo aditza aurretik jartzea perpausei indarra emateko, besteak beste. Azkenik sofware askeari buruz zenbait idei plazaratu zizkigun, firefox erabiltzea gomendatuz.
Nork: Yukiko.2006/11/13 09:52:09.446 GMT+1
Etiketak:
iban
arantzabal
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2006/11/05 12:11:30.261 GMT+1
Oraingo honetan Joxek literatura Web2.0 erara lantzeari buruz gure iritzia plazaratzera gonbidatu gaitu. Proiektua nahiko interesgarria dirudi, interneten bitartez eta etxetik mugitu gabe nolabaiteko bilera literarioak sortzen dira liburu baten inguruan, bakoitzak modu antolatu batean bere iritzia eman eta hau besteekin eztabaidatzeko aukera du. Bestalde, liburua irakurri ondoren, sorkuntza bultzatzen duten zenbait proiektu proposatzen dira eta ikasleek bat aukera eta gauzatu behar dute: liburuari buruzko poster bat, gaiarekin zerikusia duen olerki bat edo komiki bat diseinatzea esate baterako.
Irakurketa bultzatzeko ekimen polita iruditzen zait, gainera, bakoitzak obrari buruz duen ikuspegi pertsonala besteei transmititzea eta era berean besteen ikuspegia ezagutzea oso aberasgarria gertatzen zait. Hala ere, ez legoke txarto noizean behin sarean bildutako irakurleak haien artean geratzea, kafetegi batean adibidez, harremanak estutzeko eta hobeto ezagutzeko, sarea batzutan nahiko inpertsonala baita.
Bestalde irakurketaren aldeko aipamena egin nahiko nuke; gaur egun gero eta gutxiago irakurtzen da, denbora faltaren moduko aitzakiak arrazoien artean nagusituz ( telebista ikusteko denbora bai, baina ez ordea irakurtzeko). Honen aurrean gauza bakarra esan dezaket , gutxi direla etxean epel-epel, maindire batekin, musika lasaia entzuten duzun bitartean, irakurtzeari parekatzen zaizkion atseginak; sentsazio berezi eta pertsonala sortzen du, deskriba ezina, bakoitzak ezberdin sentitzen baitu, egizu proba, ez zara damutuko!

Nork: Yukiko.2006/11/05 12:11:30.261 GMT+1
Etiketak:
interaktiboa
literatura
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak