Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/05/24 14:05:00.664 GMT+2

Arrisku kimikopean dauden herriak

Euskal Autonomi Erkidegoan badaude arriskuan dauden herri batzuk enpresa kutsakorren eraginez. Hona hemen mapa.

 

Nork: jony46.2011/05/24 14:05:00.664 GMT+2
Etiketak: kimikoa kutsadura arriskua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/05/23 08:19:23.578 GMT+2

Nola jokatu larrialdi kimiko baten aurrean?

Ingurumena kutsatzeko beste era bat agente kimikoen bidez da. Gure inguruan ere badagu agente kimikoak isuri ditzakeen enpresa, zehazki Hernanin aurkitzen da. Horrelako istripu baten aurrean pauso hauek jarraitu: 1.- Kalean bazaude, babes itzazu arnas bideak. 2.- Sartu azkar gertuen dagoen etxe barruan. 3.- Itxi ateak, leihoak, pertsianak eta aire-sarrera guztiak. 4.- Irratia entzun. 

Informazio gehiago jakin nahi baduzu, adibidez zer den arrisku kimiko bat sar zaitez hemen.

 

Mundu mailan istripu oso larri bat gertatu zen Indian, zehazki Bhopaleko hirian. Union Carbide enpresak nahigabeko isurketa kimikoa izan zuen. Eragin handia izan zuen istripuak jendearengan, gas guzti hauen dentsitatea airearena baino handiagoa zenez, gasa lurrazalean metatu zelako. Istripua gertatu zenean jende hil zen baina urteak joan ahala askok osasun arazoak izan zituzten eta oraindik ere kaltetuak daude. Gaur egun bertako ura kutsatuta dago informazio gehiago nahi baduzu, klik egizu.

Nork: jony46.2011/05/23 08:19:23.578 GMT+2
Etiketak: kimikoa istripua bhopal | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/05/20 09:50:38.764 GMT+2

Ehundaka arrain azaldu ziren hilda Urumea ibaian

2009ko uztailaren 28an Urumeako uretan ehundaka arrain azaldu ziren hilda Martutene inguruan (Gipuzkoa). Antza denez, arrainak isurketa toxiko baten eraginez hil ziren eta horren ondorioz Donostiako Udalak urak ikertzeari ekin zion, isurketak zer jatorri zuen topatzeko asmoz. 

 

Hona hemen argazki bat.

 

 

 

 

 

Nork: jony46.2011/05/20 09:50:38.764 GMT+2
Etiketak: arrainak ibaia kutsadura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/05/20 09:29:29.650 GMT+2

Lurreko kutsadura

Industriak dauden gunetako lurzorua kutsatu egiten da egin den lanarengatik. Urteak joan ahala industria guneak zahartu edo itxi egiten dira. Toki horietan gauza berriak eraikitzeko, kutsatuta dagoen lurzorua hartu eta beste toki batzuetara eramaten da. Baina orain Estatu Batuetako eta Europako ikerlari batzuk (hemen Tecnalia) , ikertzen hasi dira nanopartikulen bidez kutsadura kentzeko. Hurrengo estekako bideoan azaltzen den bezela.

Nork: jony46.2011/05/20 09:29:29.650 GMT+2
Etiketak: kutsadura lurra | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/05/18 11:25:12.052 GMT+2

Kutsaduraren faktoreak

Gaur egun kutsadura handia dago ingurumenean eta hori hiru gunetan topa dezakegu:

 

-         Atmosferaren poluzioa: Atmosfera oso kutsatuta dago eta gizakientzako oso arriskutsuak diren materiak daude. Isurtzen den gas nagusia CO2  da. Hedatzen laguntzen duten 3 faktore nagusiak hauek dira:

o       Hedapena eta garraioa

o       Igorpen-baldintzak

o       Egoera meteorologikoak

Sortzen dituen ondorioak honako hauek dira:

o       Euri azidoa

o       Lurreko klimaren aldaketa

o       Ozono geruza aldatzea edo haustea

o       Deforestazioa

o       Erradiazioak

 

-         Uraren poluzioa: Uraren kutsadura materia edo energia desberdinak isurtzeari deritzo. Horren ondorioz uraren kalitate asko txartzen da eta gizakientzako eta animalientzako oso kaltegarria izanik. Uraren kutsadura jatorriak honako hauek dira:

o       Hiria

o       Nekazaritza

o       Abeltzaintza

o       Industriak

o       Euriteak

o       Hozte­‑urak.

Uraren poluzioak sortzen dituen eraginak honako hauek dira:

o       Hornikuntza

o       Kontsumoa

o       Karga kutsatzailea

o       Hondakin­‑uren tratamendurako sistemak eta hondakin­‑uren xedea

o       Euri-urak

 

 

-         Lurzoruaren poluzioa: Lurzorua kutsatuta dagoela esaten da, berezko kalitatea aldatzen denean osagai toxiko eta gizakiaren eraginez. Horren eraginez lurzoruaren funtzioak aldatu egiten dira.  Hauek eragiten duten faktoreak honako hauek dira: 

o       Hondakindegiak

o       Industria-kokalekuak

o       Ibilgailuak desmontatzeko zonak

o       Hornitegiak

o       Jarduera bertan behera utzi duten industriak

 

 

 

Nork: jony46.2011/05/18 11:25:12.052 GMT+2
Etiketak: faktoreak kutsadura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/05/17 14:49:03.541 GMT+2

Airearen kalitatea neurtzeko estazioak

Gure inguruko herrietako airearen kalitatea egokia den neurtzeko estazio batzuk erabiltzen dira. Tolosan badugu horietako bat. Bertan, airean dauden hainbat sustantzia eta parametro balio onargarrien barruan dauden neurtzen da.

 

Tolosako airearen kalitatea edo zure herrikoa balio onargarrien barruan dagoela uste al duzu? Eta Tolosako estazioa non dagoen ba al dakizu?

 

Estazio finko eta mugikorretan egiten den lanaren azalpen bideoa ere ikus dezakezu. 

Nork: jony46.2011/05/17 14:49:03.541 GMT+2
Etiketak: kutsadura airea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/05/17 14:46:43.838 GMT+2

Arrantza

Arrantza Oria ibaian

       Aspaldi batean, angulak Oria ibian gora Usurbilgo Ingemar presaraino iristen ziren, hau da, bokaletik ia 10 kilometrotara. Gaur egun, ibai bokaletik askoz ere gertuago aritzen dira arrantzan, batzuetan Orio bertako barran eta baita itsasoan bertan ere.

       Ibaiko uraren kutsadura, batez ere paper-fabrikek isurtzen zituzten lixibek sortutakoa, oso kaltegarria izatera iritsi zen, eta horregatik angulak ihauterietan bakarrik arrantzatzen ziren, Tolosako paper-fabrikek "festa hartzen zutenean".  Urte batzuk pasa ondoren, isurketak debekatu egin ziren eta gaur egun askoz ere bizi gehiago dago Oria ibaian.

       Lehen kilo asko arrapatzen ziren, gaur egun, hogeita hamar ontzi baino gehiago dabiltza angula arrantzan Oria ibaian, eta baten batek gau batean 5 edo 6 kilo baino gehiago harrapatzea lortzen badu, sekulakotzat jotzen da.

       1980ko hamarkadan sakonera gutxiagora arrantzatzen zen, urak baiaren diametroa justu estaltzeko moduan. Gaur egun, berriz, ibaiko ura garbiagoa denez, sakonera handiagora arrantzatzen da, 4 edo 5 metrora eta batzutan baita 7 metrora ere.

       Oria ibaian, bokaletik urrun eta sakonera handira arrantzatzen dutenean izaten dituzten arazoetako bat da, ibai hondoa paper-fabrikek isuritako hondakinez beteta dagoela, txalupa motordunen helizeek hondakin horiek harrotzen dituzte baiaren sarea buxatuz, eta horregatik sarea etengabe garbitu behar da.

Etorkizunari begira

       Angulari batzuek angulak desagertzen ari direla diote, urtero gutxiago harrapatzen direla eta arrantza mota hau noizbait desagertuko dela. Beste angulari batzuek ordea, angularen migrazioa ziklikoa dela diote, eta eskasi urte batzuen ondoren urte oparoak iristen direla.

       Espero dugu angulak gure ibaietara itzultzea, batzuek esaten duten bezela nahiz eta iritzi garbirik ez eduki.

 

Nork: jony46.2011/05/17 14:46:43.838 GMT+2
Etiketak: ibaia arrantza angulak kutsadura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/05/17 10:34:34.044 GMT+2

Gipuzkoako enpresa kutsatzaileen zerrenda.

Gaur egun Euskal Herria osoan zehar enpresa asko daude eta hauetako askok ingurugiroa kaltetzen dute euren isuri toxikoen eraginez. Gipuzkoan batez ere gehien kutsatzen duten enpresak hauek dira: enpresa siderurgikoak, papergintzako enpresak, depuradorak, zabortegiak…

Hona hemen gipuzkuako enpresa kutsatzaileen zerrendaetazer nolako produktuak isuritzen dituzte ingurugirora bai airetik eta baita ibaietatik ere.

GIPUZKOAKO ENPRESA KUTSATZAILEAK:

Arcelor Mittal (Zumarraga) Hainbat isuri.

Calera de Alzo (Altzo) CO, SOx eta NOx en isuriak.

Calera de Alzo (Arrasate) SOx eta NOx en isuriak.

Celulosas de Hernani (Hernani) Hainbat isuri.

Cementos Rezola (Añorga – Donostia) Hainbat isuri.

Cromados Arrizabalaga (Deba) Nikeleko hainbat isuri garrantzitsu.

EDAR Loyola (Donostia) Hainbat isuri.

Galvanizados Arrate (Soraluze) Nikel eta zinkeko hainbat isuri.

Hexion Chemicals Iberica (Hernani) sustantzia kimiko batzuen isuriak.

Vertedero de Hierros Hegino (Azkoitia) Berun isuriak.

Térmica de Iberdrola  (Pasaia) 11 sustantziren isuriak.

Vertedero de Laptx (Azpeitia) Metanoaren isuriak.

Papelera Aralar (Amezketa) Zink isuriak.

Papelera Amaroz (Tolosa) Hainbat isuri

Papelera de Zikuñaga (Hernani) Hainbat isuri desberdin.

Papelera Papresa (Rentería) Hainbat isuri.

Vertedero de San Marcos (Renteria) Nitrogeno eta metanoaren isuriak.

Vertedero Sasieta (Beasain) Metanoaren isuriak.

Vertedero Urteta (Zarautz). Hainbat isuri eta batez ere metano isuriak.

Euskal Autonomi Erkidegoan ondorengo enpresek ere isurtzen dute.

 

Nork: jony46.2011/05/17 10:34:34.044 GMT+2
Etiketak: enpresa kutsadura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/05/13 09:51:12.167 GMT+2

ORIA IBAIAREN EGOERA!

Oria Gipuzkoako ibai garrantzitsuena da, bai luzeragatik, bai emariagatik. 75 kilometro luze da, eta haren ibaiadar nagusiak Agauntza, Amezketa, Araxes, Zelai, Urtsuaran, Asteasu eta Leitzaran dira. Gipuzkoako arro handieneko ibaia dugu, halaber; 54 udalerri hartzen ditu barne.

Historikoki, Gipuzkoako ibaiak Europako kutsatuenen artean sartuak egon dira. Kontaminazio honen errudun gehien bat enpresen isuriak izan dira, batez ere papergintzako enpresenak, hauekin batera hiri eta herrietako kutsadura ere kontutan hartu behar da. Honen ondorioz bertako ibaiak okerren kontserbatuen artean aurkitzen dira.

Duela hogei urtera arte ibaien uren kalitatea oso txarra zen eta ibaien ertzetako landaretza eta fauna oso murritza zen. Papergintzako enpresek papera egiteko erabiltzen zituzten koloreez zikintzen zen ura: kolorante berdeak erabiliz gero ibaiak kolore berdez margotzen ziren eta horrela kolore gorri, hori, urdin eta moreekin. Egun bat bai eta beste bat ere ibaiek kolorez aldatzen zuten.

Egoera ikusita, Gipuzkoako aldundi foralak hau guztiarekin amaitzea erabaki zuen eta inbertsio bat egin zuten. Hainbat laguntzarekin, hornikuntza obrak, saneamendu eta presak bota ziren. Eta horrez gain, Deba, Urola, Oria, Urumea, Oiartzun eta Bidasoa ibaiak galdutako fauna eta landaretza berriro ere edukitzera bueltatu ziren.

Berak dioenez ibai guztiak erritmo desberdinetan ari dira eboluzionatzen eta orokorrean ibaien egoera osasuntsua da. Ibaien kalitatea berreskuratzeko oso garrantzitsua izan da neurri antikontaminatzaileak ezartzea enpresei eta baita ibaien autodepurazioak ere.

Informazio gehiago hurrengo estekan. Sentitzen dugu erderaz egotea.

 

 

Nork: jony46.2011/05/13 09:51:12.167 GMT+2
Etiketak: ibaia kutsadura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/05/10 10:33:53.594 GMT+2

Sarrera

Kaixo denoi:

 

Tolosaldeako Goi Mailako Eraikuntza Metalikoetako lau ikasle gara eta gure inguruko isuri toxikoei buruzko bloga sortu dugu. Lan hau kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa modulorako egingo dugu. Bertan gure inguruko ibaiek eta aireak jasan dituen ixuriak aipatuko ditugu. Gu Julen, Jonatan, Beñat eta Unai gara eta espero dugu gure bloga gustokoa izatea.

Nork: jony46.2011/05/10 10:33:53.594 GMT+2
Etiketak: sarrera | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)