Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/04/02 19:24:35.171 GMT+2

Ipar Koreak Mig-23 hegazkinak zabaldu ditu satelitearen jaurtiketa babesteko

Koreako Herri Errepublika Demokratikoak Mig-23 guda hegazkin talde bat zabaldu du laister jaurti behar duen satelitea babesteko, Yonhap berri agentzia hegokorearrak jakinarazi duenez.

Hegazkin kopurua ez da adierazi, baina KHEDek "kupidarik gabe erasotuko" dutela esan zuen, norbait jaurtiketa galarazten saiatzen bada.

Piongiangek komunikabide satelite bat jaurtitzeko asmoa du apirilaren 4tik 8ra, baina Estatu Batuek, Japoniak eta Hego Koreak misil bat dela diote. Horregatik, eta nahiz eta satelitea ez dutela erasotuko esan, herri hauek hainbat itsas destruktore zabaldu dituzte, Aegis sistemekin armatuak besteak beste.

Nork: iparkorea.2009/04/02 19:24:35.171 GMT+2
Etiketak: zientzia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru