2010/03/04 18:06:17.131 GMT+1

Koreako Herri Errepublika Demokratikoak
(KHED) muga-arteko bidaien berrabiaraztea zabaldu du, nahiz eta Hego
Korea aurka egon.
Asia eta Bareko Bake Batzordeko
ordezkari batek jakinarazi duenez, Martxotik aurrera Kaesongera
bidaiatzeko aukera egongo da eta Apiriletik aurrera Kumgang Mendira.
KHEDeko leku horiek bisitatzen dituzten hegoko turistentzat
erosotasun eta segurtasuna emango dela gehitu du.
Bidai hauekiko hegokorear
erresistentzia “neurri erabakiorrak” hartzera bultza diezaioke
KHEDi. Neurri horien artean, “Etekin bereziak bezalako hegoari
eskeinitako hitzarmenak indargabetu, hegoaren jabetzak leku
turistikoetan gelditu eta abar” daude.
Nork: iparkorea.2010/03/04 18:06:17.131 GMT+1
Etiketak:
gizartea
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2010/03/04 17:16:08.552 GMT+1
Filme Poloniar bat ikusi zuten zen atzo Taedongmun Zineman
Chopinen jaiotzaren 200. urteurrena ospatzeko. Bertan, herritarrez
gain Han Chol, Kultura ministro ordea eta Edward Pietrzyk, Poloniar
enbaxadorea KHEDen, egon ziren. Beste herrialdeetako kideak ere han
izan ziren. Ikusleek “Chopin” izeneko filme poloniarra ikusi
zuten.
Nork: iparkorea.2010/03/04 17:16:08.552 GMT+1
Etiketak:
kultura
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/03/02 09:58:46.951 GMT+1

Hego Korea eta Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED)
elkarrizketak hasi dituzte gaur bertan korearteko industrigunearen
inguruan. Hegokorear funtzionario talde bat KHEDen sartu da mugan
dagoen Kaesong hiriraino, industrigunea dagoen hiria hain zuzen ere.
“Ahalegin guztiak egingo ditugu emaitza konkretuak lortzeko,
garraio, komunikabide eta aduana sistemaren inguruko arazoak
konpontzeko”, esan du Lee Kang-woo, hegokorear taldearen buruak,
industrigunean arazoak sortu dituzten hiru gaiak aipatuz.
Egun 110 enpresa hegokorear daude Kaesongen, KHEDeko 42.000
langileekin.
Nork: iparkorea.2010/03/02 09:58:46.951 GMT+1
Etiketak:
politika
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2010/03/02 09:38:38.063 GMT+1

Poster berriak argitaratu dira Koreako Langileen Alderdiaren 65.
urteurrena ospatzeko herria borrokara deituz Elkarrekiko Deialdian
ezarritako beharrezko eginbeharrak gauzatzeko. Posterrak, “Ahalegin
guztiak Elkarrekiko Deialdian ezarritako eginbeharrak gauzatzeko!”
eta “Ospakizun Plazarantz Urrian!” esaldiekin, Koreako Langileen
Alderdiaren (KLA) Argitaletxeak sortuak dira.
Argazkia: KNS
Nork: iparkorea.2010/03/02 09:38:38.063 GMT+1
Etiketak:
politika
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/02/27 17:12:15.149 GMT+1

Koreako Herri Errepublika Demokratikoak
(KHED) lau hegokorear atxilotu ditu Korean legez kanpo sartzeagatik.
Lau atxilotuak kontrolpean daude eta Piongiangek gertakizuna ikertzen
ari da.
Abenduaren 25ean Robert Park misiolari
estatubatuarra ekintza berdinagatik atxilotua izan zen, eta lehenago
ere bi kazetari estatubatuarrei berdina gertatu zitzaien. Piongiangek
aske utzi zituen kazetariak, nahiz eta errudun izan eta 12 urtez lan
egiteko zigorra izan. Park, 28 urtekoa, aldiz, aske gelditu zen
Otsailaren 5ean bere “akatsetaz benetan damutzeagatik”.
Nork: iparkorea.2010/02/27 17:12:15.149 GMT+1
Etiketak:
politika
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/02/27 16:52:35.378 GMT+1

Atzo gertatu ziren Piongiangen Koreako Herri Errepublika
Demokratikoaren eta Vietnameko Errepublika Sozialistaren gobernu
ordeazkari ekonomikoen arteko elkarrizketak. KHEDen aldetik Ri Myong
San, Kanpo Merkataritza ministro ordea, eta Vietnamen aldetik Biu
Suan Khu Industri eta Merkataritza ministroa eta Le Van Cu
enbaxadorea Korean egon ziren.
Argazkia: KNS
Nork: iparkorea.2010/02/27 16:52:35.378 GMT+1
Etiketak:
nazioartea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/02/27 13:03:13.814 GMT+1
Duela bi egun Txinako Dandong hirian Txinako Herri Errepublika eta
Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren arteko zubiaren elkarrekiko
eraikitze, mantentze eta babesa hitzartu zen. Zubia bi herrien arteko
muga den Amnok ibai gainean eraikiko da.
Hitzarmena Pak Kil Yon, koreak kantzilerordea eta Wu Hailong
txinatar kantzilerraren laguntzaileak sinatu zuten.
Nork: iparkorea.2010/02/27 13:03:13.814 GMT+1
Etiketak:
nazioartea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/02/11 13:27:18.251 GMT+1

Atzo bertan hasi zen Chongchuneko
Saskibaloi Zentroan Paektusan Kopa. Lehiaketa honetan, Piongiang eta
Samjionen jokatuko dena, 8 kiroletako partiduak ospatuko dira,
saskibaloia, boleibola, ping-pong, hokey edota eskia, besteak beste.
Hasiera ekitaldian Koreako Lanaren
Alderdiko Batzode Zentraleko idazkaria, kirol funtzionarioak eta
kirolariak egon ziren.
Nork: iparkorea.2010/02/11 13:27:18.251 GMT+1
Etiketak:
kirola
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/02/11 13:16:17.881 GMT+1
Lagunarteko elkarretaratzea egin zen
Irango enbaxadako kideekin asteazken honetan Meari Galerian Iranen
Islamiar iraultzaren garaipenaren 31. urteurrena ospatzeko. KHED-Iran
Elkartasun Elkarteko kideak ere bertan izan ziren. Partehartzaileek bi
herrien arteko erlazioa garatzeko beharrari buruz hitzegin zuten,
elkartasunean sakonduz.
Elkarretaratzea baino lehenago enbaxado
lagunak “Pueblo” AEBko itsasontzi espioia bisitazeko aukera izan
zuten.
Nork: iparkorea.2010/02/11 13:16:17.881 GMT+1
Etiketak:
nazioartea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/02/10 17:08:27.455 GMT+1
Yu Pyol Mi korear ikasleak 56.
Nazioarteko Schumann Piano Txapelketa Gaztea irabazi du, sari berezia
lortuz gainera. Finala Alemanian jokatu zen Urtarrileko 8tik 10era
bitartean. Txapelketan 18 urte azpiko 70 pianojole bikain hartu zuten
parte, hainbat herrialdeetatik joandakoak, adibidez KHED, Alemania,
Txina edota Errusia.
Pianojoleak sei taldeetan zeuden
banatuak, adinen arabera. Yu, 8 urtetakoa, lehengo postua lortu zuen
Beijingen Iraila eta Urria biratean ospaturiko Asia-Bare lurralde
txapelketan.
Berak arrakastaz jo zituen piano
abestiak finalean, epaile eta adituen txaloak lortuz, garaipenarekin
batera. Honetaz gain “Grotrian-Steinweg” sari berezia ere irabazi
zuen. Bi sariak Urtarrileko 31an ospaturiko ekitaldian eskuratu
zituen Yuk.
Nork: iparkorea.2010/02/10 17:08:27.455 GMT+1
Etiketak:
kultura
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak