![]()
Hego Korea eta Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) elkarrizketak hasi dituzte gaur bertan korearteko industrigunearen inguruan. Hegokorear funtzionario talde bat KHEDen sartu da mugan dagoen Kaesong hiriraino, industrigunea dagoen hiria hain zuzen ere.
“Ahalegin guztiak egingo ditugu emaitza konkretuak lortzeko, garraio, komunikabide eta aduana sistemaren inguruko arazoak konpontzeko”, esan du Lee Kang-woo, hegokorear taldearen buruak, industrigunean arazoak sortu dituzten hiru gaiak aipatuz.
Egun 110 enpresa hegokorear daude Kaesongen, KHEDeko 42.000 langileekin.

Erantzunak
Nork: jung.2010/03/04 15:22:05.242 GMT+1
Nork: iparkorea.2010/03/04 17:40:10.365 GMT+1